Atzealdea

LORE-GURGURIOA

LORE-GURGURIOA (Anthonomus pomorum)

Gure sagastietako izurri arrunt bat da sagar-loreetako parasito hau.

Sintomak eta biologia

Intsektu txikia da, 4-6 mm luzekoa, burua moko luze batean amaitzen zaio eta bere elitro marroietan V erako zerrenda argiagoa edukitzen du.

Negua adar eta enborretako zirrituetan igarotzen dute gurgurioek. Udaberria heltzean, intsektu helduak parekatu egiten dira eta emeak lore-begiak ziztatzen ditu, bertan arrautza bakarra ipiniz. Larba jaiotzean, begiaren barnea jaten du, eta begia lehortu egiten da, "iltze-belarra" deituriko espeziearen itxura hartuz. Maiatz-ekainean larba hau ninfa bihurtzen da, eta intsektu helduak egun batzuk geroago irtengo dira. Hauek sagarrondoetan han-hemenka ibili ondoren, desagertu egiten dira negua pasatzeko babespeetan gordez.

Borroka

Normalean ez da beharrezkoa izaten izurrite honen aurkako neurririk hartzea. 50 zuhaitz astinduz, bakoitzean bina adar, 30 heldu edo gehiago jasotzen badira izurritearen atalasa gainditu egiten da eta orduan, ukipen bidezko insektizida fosforatu bat erabili daiteke.

  • Anthonomus eraso gogorra duen adarra. Kolore marroizko lore lehorrak nabaritzen dira. Anthonomus eraso gogorra duen adarra. Kolore marroizko lore lehorrak nabaritzen dira.
  • Lore erasotuak dituen kimua. Lore erasotuak dituen kimua.
  • "Iltze-belarra" deituriko espeziearen antza hartzen duten lore idortuak.
  • Lore osasuntsuak eta erasotuak. Lore osasuntsuak eta erasotuak.
  • Larba eta irteera-zuloa. Larba eta irteera-zuloa.
  • Krisalida. Krisalida.
  • Anthonomus heldua. Anthonomus heldua.
  • Heldua, V formako sabel-zerrenda hauteman daiteke. Heldua, V formako sabel-zerrenda hauteman daiteke.