- gipuzkoa
- Sagarrondoen gaitzak
- Izurri eta gaixotasunen Aurkibidea
- Gaixotasuna
- MONILIA (FRUITU MOMIFIKATUAK)
Atzealdea MONILIA (FRUITU MOMIFIKATUAK)
MONILIA (FRUITU MOMIFIKATUAK) (Monilia sp.)
Gaitz hau Gipuzkoan oso arrunta da eta bi Monilia-espeziek eragindakoa da: M. fructigena eta M. laxa. Sagarrondoaren adar, lore eta fruituei eraso diezaieke. Oraindik gure ingurunean sumatu ez den beste bat ere bada, Monilia fructicola; zelatatu beharreko patogenoa da, berrogeialdia eskatzen duen gaitza delako.
Sintomak eta biologia
Fruta-arbolen gaitz klasikoa da, eta bere ekintza nagusia usteldurak sortzea da. Loreak udaberrian kutsatzen dira, gero adaxkak ere bai, arbolaren defentsa-mekanismoek uzten duten neurrian.
Parasitoa zaurietatik sartzen da fruituetara, eta gero eta kalte handiagoak eragiten ditu, hainbat sintoma tipikok argi eta garbi erakusten dutenez. Kolore marroiko orban bigun batzuk sortzen dira; haien barnean kokatzen diren masa zurixka zentrokideak onddoaren fruitu-gorputzak dira. Sagarra usteldu egiten da, zimurtu eta "momifikatu" (hortik datorkio gaitzari izena) eta horrela geratzen da arbolatik erori gabe neguan ere.
Borroka
Prebentzio moduan parasitatutako adarrak inaustea eta erasotako fruituak jaso eta suntsitzea gomendatzen da; izan ere, hurrengo udaberrian germenak kutsatzeko eta sakabanatzeko iturri izango baitira.
Kontrol kimikoa lore-mordoak babestean oinarritzen da, erasotako lehen organoak horiek direlako. Horrela loreak kutsatzea, txankroak sortzea eta konidioak igorrita berriz kutsatzea saihesten da. Loreak kutsatzea fungizida bidezko tratamenduaz kontrola daiteke, lehen petaloak erortzen direnean. Zolda kontrolatzeko borroka kimikoa aski izan ohi da monilia ere kontrolatzeko. Barietate sentikorretan udan tratamendua egin daiteke fruituak babesteko; gauza bera kazkabarra denean.
Monilia laxa-k erasotako sagarrondoaren kimua.
Gune osasuntsu eta gune gaixoaren arteko muga, azalaren tonu ezberdintasunak adierazten duen gisan.
Onddoaren gorputz fruitukorrak diren kuxin zuriak.
Monilia laxa-k erasotako lore-kimuak.
Monilia lorean.
Sagar momifikatuak, neguan ere zuhaitzean jarraitzen dutenak.
Erasoaren fase ezberdinak.
Monilia-k erasotako sagarrak arbolean.
Moniliak erasotako fruituak, ustelduraren fase ezberdinak.
Fruituan dagertzan zuloaz baliatuz barneratu den Monilia.