Atzealdea

PANDEMISA

PANDEMISA (Pandemis heparana)

Gure sagastietako beldar arruntak dira. Lehenago aipatutako azal-beldarrarekin nahastu ohi dira askotan, antzekoak direlako eta egiten dituzten kalteak ere berdintsuak izan ohi direlako.

Sintomak eta biologia

Lepidopteroen genero honetakoak dira Pandemis heparana eta P. ribeana espezieak. Berauen harrek kolore hori-berdexka dute eta hainbat kalte sortzen dituzte hostoetan (karraskatuz) eta fruituetan (azala gutxi-asko urratuz).

Arrautzak plaka modura jartzen dituzte hostoetan; urtean bi belaunaldi garatzen dira eta negua har gazte bezala pasatzen dute adar zaharren zirritu, begi-ezkata edo bestelako babesetan ehotako kapuluen barnean.

Borroka

Kontrol-modu bezala, azal-beldarrarentzat aipaturiko bide berak erabiltzea gomendatzen da hemen ere.

  • Pandemis beldarraren kalteak. Pandemis beldarraren kalteak.
  • Pandemisaren erasoa hosto lehorrak babestuta agertzen da. Pandemisaren erasoa hosto lehorrak babestuta agertzen da.
  • Hostoa kendu ondoren beldarrak egindako kaltea agerian gelditzen da. Hostoa kendu ondoren beldarrak egindako kaltea agerian gelditzen da.
  • Beldarra. Beldarra.
  • Krisalida. Krisalida.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.