Atzealdea

SAGARRONDOAREN HOSTO- KIRIBILTZAILE EDO ZEZIDOMIA

SAGARRONDOAREN HOSTO- KIRIBILTZAILE EDO ZEZIDOMIA (Dasyneura mali)

Sagasti helduei oso gutxi erasaten die; mintegi eta sagasti gazteetan kontuan hartzeko moduko kalteak eragin ditzake.

Sintomak eta biologia

Zigarrogilea hostoei (batez ere kimu gazteetakoei) besterik erasotzen ez dien dipteroa da; hostoak bildu egiten ditu eta gero hauek ihartu egiten dira.

Helduak 1,5 - 2,5 mm-ko luzera izaten du; kolorez nabarra da eta hanka mehe eta oso luzeak ditu; hegoek, berriz, sabelaldearen luzera pasa egiten dute. Kolorez hori edo laranja diren arrautzetatik larba zapal samarrak ateratzen dira eta kolorea zuri edo krematik laranja-kolorerainokoa izan daiteke.

Negua larba moduan igarotzen du, gehienetan lurrean, lurrez estaltzen duen kusku zetatsuan bildurik.

Neguaren amaieran pupa bihurtzen da eta udaberrirako heldua ateratzen da; honek oraindik bildurik dauden muturreko ernamuineko hostoen oinarrian ipintzen ditu arrautzak.

Egun gutxi barru larbak jaiotzen dira eta bildutako hostoetara sartuta bertan elikatzen dira. Hori dela eta, hosto hauek hipertrofiatu egiten dira, ertzak gorritu egiten zaizkie eta larba barruan dutela lurrera erori arte ihartu egiten dira.

Urteko hiruzpalau belaunaldi izaten dituzte.

Borroka

Gure sagastietan kontrola egin beharrik ez dago, intsektua era naturalean sagastietako fauna lagungarriak kontrolatzen duelako; zigarrogilearen kolonietan antokoridoak ikusi ohi dira.

  • Hosto-kiribiltzailearen erasoak kiribildutako hostoak dituen kimua. Hosto-kiribiltzailearen erasoak kiribildutako hostoak dituen kimua.
  • Hostoak kiribilduta. Hostoak kiribilduta.
  • Kimuaren hosto kiribilduak gorritzen hasten dira. Kimuaren hosto kiribilduak gorritzen hasten dira.
  • Zezidomido larbak. Zezidomido larbak.
  • Larbak. Larbak.