Atzealdea TXANKROA EDO KANTZERRA

TXANKROA EDO KANTZERRA (Nectria galligena, Cylindrocarpon mali)

Gipuzkoan oso arrunta da gaixotasun hau, eta gutxi zaindutako sagastietan egoten da sagarrondoaren zurezko parteei, adarrei batik bat, erasoz.

Sintomak eta biologia

Onddoa zaurietatik, hosto-orbainetik, epidermis puskatuetatik eta abarretatik sartzen da barnera eta sakonune arre-gorrixka batzuk sortzen dira; horiek, berehala, pitzatu eta sakonduz, zuraren parte bat bistan geratzen da. Horrela sorturiko txankroak, izerdia igarotzea galarazi egiten du eta gainean dagoen adar-zatia ihartu egiten da. Normalean, ez du landare osoa galzorian jartzen, baina haren produkzioari erasan egiten dio.

Txankroaren gainazalean, udaberri euritsuek lagunduta, onddoak krema koloreko kuxin gisa fruktifikatzen du, zeinak "Cylindrocarpon mali" deritzon txankroaren fase asexuala diren. Fruituek ere kalteak jasan ditzakete, orbanak eratuz kalizaren edo txortenaren inguruan.

Udazkenean egur zaharrean dauden txankroetan onddoaren fase sexuala garatzen da, "Nectria galligena" deritzona, datorren neguan edo udaberrian heltzen diren kolore gorriko peritekak eratuz. Onddoaren bi forma sexualak batera bizi dira arbolaren hazkunde-garai osoan zehar, izan ere, askosporak eta konidioak urte osoan zehar ekoizten dira, unerik gorena uda bukaera eta udazken hasieran ematen delarik; beraz, garai horretan euri gehiegi eginez gero infekzioak errazago gertatuko dira.

Borroka

Borrokatzeko bitarteko fisikoak oso garrantzitsuak dira eta sagastia garbi mantentzea dute helburu. Adar lehorrak, adibidez, txankroaz azpitik moztu eta erre egin behar dira. Zauriak, oro har, eta bereziki inausketakoak, produktu orbaintzaileez eta desinfektatzaileez babestu behar dira. Hildako ehuna bereizi egiten da eta txankroak oso kontuz garbituko dira. Garbiketako hondakinak erre egingo dira. Inausketa eguraldi lehorrarekin egin behar da kutsadurarik egon ez dadin. Inausketako hondakinak deuseztatzea garrantzitsua da; izan ere, lurrean txankroa duen adarra bi urtez egon baitaiteke askosporak sortuz. Badakigu nitrogenoa ugari hornituz gero txankroa ezartzeari eta garatzeari lagundu egiten zaiola. Horregatik, ongarri hori neurriz erabiltzea gomendatzen da.

Borroka kimikoa erabiltzeko une egokiak hostoa erortzen ari denean, hostoa irteten hasten denean eta zuhaitzean zauriak sortutakoan (kazkabarragatik edo haizete handiengatik) izaten dira.

Sagardotarako barietateen portaeraz esan beharra dago, oraingoz, sentikortasun txikienekoak Aritza, Txalaka eta Berde garratza direla, eta sentikortasun handiagokoak Gezamina, Mozolua eta Patzolua (Etxeandia, A.

, 2002).

  • Txankroaren xehetasuna. Txankroaren xehetasuna.
  • Onddoaren fruktifikazio sexuala; bola gorri txikiak dagertza. Onddoaren fruktifikazio sexuala; bola gorri txikiak dagertza.
  • Cylindrocarpon mali-k sortarazitako txankroa. Cylindrocarpon mali-k sortarazitako txankroa.
  • Onddoaren fruktifikazio asexualei dagozkien orban zuriak. Onddoaren fruktifikazio asexualei dagozkien orban zuriak.
  • Cylindrocarpon mali onddoak fase sexualean eragindako txankroa. Cylindrocarpon mali onddoak fase sexualean eragindako txankroa.
  • Nectria galligenaren fruktifikazio gorriak eta Cylindrocarpo maliren mizelio zurixka. Nectria galligenaren fruktifikazio gorriak eta Cylindrocarpo maliren mizelio zurixka.
  • Nectria gallegena-ren periteka gorriak. Nectria gallegena-ren periteka gorriak.
  • Periteken xehetasuna. Periteken xehetasuna.
  • Cylindrocarpon mali-ren fruktifikazio zuriak. Cylindrocarpon mali-ren fruktifikazio zuriak.
  • Cylindrocarpon mali-ren fruktifikazio zuriak. Cylindrocarpon mali-ren fruktifikazio zuriak.