Atzealdea

ZORRI BERDEA

ZORRI BERDEA (Aphis pomi)

Beharbada sagarrondoaren izurri ezagunena da. Sortzailea intsektu zurrupatzaile txiki bat da, kimu berrietako izerdia hartuz bizi dena.

Sintomak eta biologia

Zorriak arrautza-eran pasatzen du negua, urteko kimu eta azaleko zimurretan. Arrautzak txiki, beltz, distiratsu eta pitin bat luzatuak dira. Udaberrian biziberritzen dira arrautzak eta eme hegal gabeak, fundatzaile deituak, jaiotzen dira. Hauek partenogenesi bidez, arraren parte-hartzerik gabe, ugaltzen dira, eta gainera bibiparoak dira, hau da, landare-zorri txikiak erruten dituzte eta ez arrautzak. Horrela eme partenogenetikoen zenbait belaunaldi, forma hegaldunak eta hegal gabeak, txandakatzen dira. Forma hegaldunek barreiatzen dute izurria arbola batetik bestera. Udazkenean arren eta emeen belaunaldi bat jaiotzen da. Emeak obiparoak dira, eta arrak ernaldu ondoren negu-arrautzak jartzen dituzte bizi ziklo original eta konplexu hau itxiz.

Zorri hauek oso bizkor ugaltzen dira eta eragiten dituzten kalteak larriak izatera irits daitezke, hostoak eta kimuak deformatu egiten baitira. Inurriak ikustea, sagastian zorriak dauden seinalea izaten da, haiek oso gogoz bilatzen baitute zorriek iraitzitako zuku azukretsua. Zukuaren gainean kaltetutako landare-organoak estaltzen dituzten kolore beltzeko onddo saprofitoak garatzen dira, fumagina izen arruntarekin ezagunak direnak.

Hain ezaguna den marigorringoa (amona mantangorria) nekazarien lagun mesedegarria da, zorriak jaten baititu, izurriari kontrol naturala ezarriz.

Borroka

Udaren hasieran parte hartu beharko litzateke kimuen % 25 baino gehiago parasitatuta daudela ikusiko balitz intsektizidak erabil daitezke. Produktuak erabiltzen direnean kontuan izan behar da fauna lagungarria errespetatu egin behar dutela; fauna hori, izan ere, ugaria baita.

  • Zorriek erasotako kimua. Zorriek erasotako kimua.
  • Zorrien erasoengatik deformatutako hostoak dauzkan kimua. Zorrien erasoengatik deformatutako hostoak dauzkan kimua.
  • Zorriak hostoaren azpialdean. Zorriak hostoaren azpialdean.
  • Hostoaren deformazioaren hasiera. Hostoaren deformazioaren hasiera.
  • Laranja koloreko zezidomido harrapariek erasotako zorriak. Laranja koloreko zezidomido harrapariek erasotako zorriak.
  • Inurriak eta zorrien kolonia, hostoaren azpialdean. Inurriak eta zorrien kolonia, hostoaren azpialdean.
  • Neguko arrautzak urteko kimuan. Neguko arrautzak urteko kimuan.
  • Arrautzen errunaldiaren xehetasuna. Arrautzen errunaldiaren xehetasuna.