Atzealdea ZULAKARI GORRIA

ZULAKARI GORRIA (Cossus cossus)

Zulakari hau ezaguna da Gipuzkoan, ez baitie sagarrondoei bakarrik erasotzen, zenbait landare apaingarri ere bai baizik. Adibidez, sahatsak eta zumeak ere gustatzen zaizkio. Gehienetan erasoa sustrai-lepoaren inguruan gertatzen da eta arbola berean zulakari bat baino gehiago dudenean egoera larria sor dezakete.

Sintomak eta biologia

Beldar handia da, luzera 8 cm-tik gorakoa izan dezake, bizkarra gorri ardo-kolorekoa eta sabela arrosa-kolorekoa ditu, zura zulatzen gehienetan galeria goranzkoa izaten da. Erabat garatzen direnean, krisalidatu egiten dira. Horretarako kanpoaldera hurbildu, azala karraskatu eta sarrerako zuloa itxi egiten dute beren iraizkinez bustitako zerrautsarekin.

Kapulu edo krisalidetatik ekain-uztailean irteten dira tximeletak, eta azaleko zimurretan jartzen dituzte arrautzak. Hauetatik har berriak jaiotzen dira eta horrela ixten da zikloa.

Borroka

Izurri hau kontrolatzeko borroka-bitarteko moduan, lehen zulakari horiari buruz esandakoak erabil daitezke.

  • Beldarra. Beldarra.
  • Beldarra. Beldarra.
  • Krisalida. Krisalida.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.