2025/12/12 10:00 - 14:00
TARTAR kolektiboa gara, Manu Gaigne musikariak eta Jone Amezaga dantzariak osatua. 2022an “Remedios Vals” obra transdiziplinarra sortu genuen. Obraren partitura idatzi genuen ondoren, musikari eta dantzariei zuzendua, eta honen transmisioaren inguruan eta partituraren formatu ezberdinen inguruan ikertzen aritu gara.
Laborategi honetan partituraren irakurketa eta interpretazio arin bat egingo dugu. Irakurketa hau instrumenturik gabe egingo da, soilik gorputza eta ahotsa erabiliz. Esperimentatzeko eta inprobisazioarekin jolasteko gune bat izango da laborategi hau. Doako laborategia.
Honen ondoren ikerketaren aurkezpen bat egingo dugu, gure prozesua nahi duen ororekin elkarbanatzeko.
-Mila esker,
Manu eta Jone
Biak doako jarduerak dira, baina izena emateko galdetegia bete behar da.

Jarduera
Dantza
Musika
Errenteria