Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak, guztion iritziak kontuan hartu nahi baititugu gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko. Orain da unea 2019ko aurrekontuen prestaketan parte hartzeko. Zure iritzia ezinbestekoa da gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko.
ZIRRIBORROA EGITE PROZESUAN GAUDE
PARTE HARTZEAAurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.
ZIRRIBORROAAurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.
ONARPENABatzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.
JARRAIPENAGastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.
Apirilean, Gipuzkoako Foru Aldundia lanean hasi zen hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko egoera posibleak lantzen. Hauek dira prozesuaren mugarriak:
Lehenik eta behin, ekitaldi honetako aurrekontu programa guztiak berrikusi dira, eta maiatzerako eguneratu egin dira aurrekontu programa horiek, ekitaldi honen erritmoaren arabera eta hurrengo ekitaldiari begira.
Apirila - MaiatzaBatetik, apirilan, maiatzean eta ekainean GFAren aurrekontu irekien kanpaina egingo da, Gipuzkoako herritarren eta entitateen eskutik aurrekontuen zirriborroan sartzeko proposamenak biltzeko. Horretarako, Gipuzkoako udalerrietara joan gara eta online plataforma bat ere jarri da abian, herritarren proposamenak Aldundiari helarazteko.
Horrekin batera, Diputatuen Kontseiluak ekainean onartuko ditu Batzar Nagusietan aurkeztu beharreko aurrekontuen zirriborroaren ildo nagusiak eta behin betiko egutegia.
apirila - maiatza - EkainaHerritarren proposamenak jaso ondoren, proposamen horien bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren azterketa egingo da datuak ustiatuz; eta, bideragarritasuna aztertu ondoren, txosten exekutiboa idatziko da eta txosten hori aurkeztuko zaie aurrekontu zirriborroaren proiektuaren ardura dutenei.
Uztaila - AbuztuaAurrekontuen ildo nagusiak definitu ondoren, eta herritarren proposamenak jaso eta horien bideragarritasuna aztertu ondoren, beharrezko egokitzapenak egin eta aurrekontuen lehen zirriborroak aurkeztuko dira.
Uztaila - IrailaUrriaren erdialderako prest izango da aurrekontuen aurreproiektua.
Urria