Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea

Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordeak herritarren partaidetzaren arloan Aldundiak zertzen dituen jarduerak koordinatzea izango du xede eta, zehatzago, foru arau honetan arautzen diren partaidetza prozesuak garatzeko jarduerak koordinatzea, arlo honetan foru departamentuek garatzen duten jardueraren koherentzia eta osagarritasuna lortzearekin batera.

Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordearen 5/2018 Foru Arauaren V. Tituluaren hirugarren Kapituluan arautzen da eta bere eginkizunak honakoak dira:

  1. Deliberaziozko partaidetza prozesuak egiteko ekimenak onartu edo ezeztea, arrazoituta.
  2. Deliberaziozko partaidetza prozesuak eragiten dion lurralde eremuari buruz sortutako desadostasunak ebaztea, arrazoituta.
  3. Deliberaziozko partaidetza prozesua zein unetan irekitzen den finkatzea.
  4. Partaidetza tresna berriak erabiltzea ahalbidetuko duten erregulazioak proposatzea.
  5. Foru Aldundiak onartuko duen Partaidetza Programaren proposamena egitea.
  6. Ekimenak bultzatzea eta foru departamentuen elkarrekiko jardueren koherentzia, osagarritasuna eta koordinazioa ziurtatzea, foru arau honetan ezarritako ondorioetarako.
  7. Herritarren partaidetzaren emaitzak sustatzeko eta horiek zabaltzeko kanpainak bultzatzea, eta partaidetza bidezko esperientzietako eztabaidei eta emaitzei zabalkundea ematea.
  8. Toki erakundeekin elkarlanean aritzea partaidetza ekimenak bultzatzeko unean, eta hala egokituz gero elkarrekiko ekimenak abiatzea eta partaidetza esperientziak sustatzera zuzendutako ekimenak bultzatzea.
  9. Administrazioaren eta herritarren prestakuntza sustatzea herritarren partaidetzarako esperientzien eta metodoen inguruan, eta hala egokituz gero adituekiko jardunaldi eta eztabaidetarako deialdiak egitea, herritarren partaidetzarako eskubidearen subjektuek prestakuntza hobea izan dezaten.
  10. Foru Aldundiak hartu beharreko politika edo erabakien eraginpeko lurralde eremua zehazteko unean Lurralde Historikoan bizi diren pertsonek abiarazitako deliberaziozko partaidetzako prozesuetan sortzen diren desadostasunak ebaztea.
  11. Partaidetza prozesuetan genero berdintasunaren eta emakume eta gizonen partaidetza orekatuaren gaia sartzea bermatzea, behar diren neurriak bultzatuz horretarako, eta generoaren eta herritarren partaidetzaren arloan administrazioaren eta herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea.

Foru batzordearen kideak:

  • Batzordeburua:
    • Mikel Pagola Tolosa, Herritarren Partaidetzarako zuzendari nagusia.
  • Batzordekideak:
    • Maria Jose Telleria Etxeberria, Kulturako zuzendari nagusia.
    • Goizeder Manotas Rueda, Zerbitzuetako eta Administrazio Berrikuntzako eta Eraldaketako zuzendari nagusia.
    • Jon Ander Azpiroz Otegi, Landa Udalerrien Garapenerako zuzendari nagusia.
    • Miguel Angel Crespo Rico, Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia.
    • Jose Enrique Corchón Álvarez, Finantza eta Aurrekontuko zuzendari nagusia.
    • Mikel Uribetxebarria Barrena, Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusia.
    • Txaro Rodrigo Montalvo, Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zuzendari nagusia. 
    • Mónica Pedreira Lanchas, Ingurumeneko zuzendari nagusia. 
    • Sebastián Zurutuza Mujika, Estrategiako zuzendari nagusia.