Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak, guztion iritziak kontuan hartu nahi baititugu gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko. Orain da unea 2019ko aurrekontuen prestaketan parte hartzeko. Zure iritzia ezinbestekoa da gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko.
ONARPEN PROZESUAN GAUDE
PARTE HARTZEAAurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.
ZIRRIBORROAAurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.
ONARPENABatzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.
JARRAIPENAGastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.
Onarpen prozesua urriaren amaieran hasiko da, Diputatuen Kontseiluak aurrekontuen proiektua onartzen duenean.
Diputatu nagusiak aurrekontuen proiektua aurkeztuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta, ondoren, gainerako diputatuen agerraldien txanda izango da. Azaroan, aurrekontuak departamentuka azalduko dira.
UrriaZuzenketak egiteko aldia irekiko da. Lehenik eta behin, osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dira osoko bilkuran.
Horiek onartzen badira, proiektua Gipuzkoako Foru Aldundira itzuliko da.
Bestela, zuzenketa partzialen eztabaida eta bozketa irekiko dira Ogasun eta Finantza Batzordean.
Azaroa - AbenduaZuzenketa partzialak eztabaidatu eta bozkatu egingo dira, eta onartzen direnak aurrekontuan sartuko dira.
Azkenik, Batzar Nagusietako osoko bilkurak aurrekontua bozkatuko du abenduko azken aurreko astearen inguruan. Gehiengoa lortuz gero, aurrekontua onartutzat joko da; bestela, aurreko aurrekontua luzatuko da.
AbenduaAurrekontua onartu eta gero, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Abendua - UrtarrilaAurrekontuak onartu eta argitaratu ondoren, aurrekontuen proiektuan sartu diren eta sartu ez diren proposamenen berri emango zaie herritarrei banan-banan.
Urtarrila