Back Helena Taberna

 

Helena Taberna

Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea

Zinema areto komertzialetan bost film ditu estreinatuta, baita hainbat film labur eta dokumental ere. Gidoilari, zuzendari eta ekoizle honen ibilbidearen ezaugarri nagusia koherentzia da, hain zuzen ere bere proiektuak hautatzeko orduan. Halaber, estilo zinematografiko oso pertsonala du, eta genero ezberdinak jorratu ditu bertan. Estetika zinematografikoa eta interes sozial eta unibertsal handiko gaiak fusionatzen ditu Helena Tabernak, hala nola: terrorismoa, emigrazioa, Espainiako Gerra Zibila, emakumeen aurkako indarkeria edo sekten manipulazioa. 2006 urtean, beste emakume zuzendari batzuekin batera, CIMA elkartea sortu zuen (Asociación de Mujeres Cineastas-Emakume Zinemagileen Elkartea). Gaur egun Maraña lana prestatzen ari da, benetako gertaeretan oinarritutako fikziozko telesail bat.