Inguruabarrari egokituz beti, inguratzen dionarekin bat eginez, Antonio Oteizak mundu osoan zehar sakabanatu du bere obra.
Estatuan, Madril, Salamanca, Oviedo edo Azkoitia izan dira bere norako gogokoenak. Eliz barnean nahiz kanpoan artea bultzatzeko bere grinak 10.000 obra baino gehiago sortzera eraman du.
Euskal elizaren artea Donostiako elizbarrutitik bertatik jasota, Elizbarrutiko Museoan, modu kronologikoan XVII. mendetik XXI. mendera arteko piezak eta oihalak daude erakusgai. Gainera, urregintzako bilduma bat du, eta musika-kontzertuak antolatzen ditu.
Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu Multzoa Zarautz Kanpandorreak, Santa Maria la Real Parrokiak eta bi eraikuntzotan aurkitu diren arkeologia-aztarnategiak osatzen dute; aztarnategian erromanizazioaren hondakinak eta Erdi Aroko nekropoli bat nabarmentzen dira. Kanpandorreak Zarauzko Arte eta Historia Museoa barne hartzen du.
Julio Beobide zumaiarra 1891n jaio, eta 1969an hil zen. Hainbat eskultura lan egin zituen artista honek, beti bide pertsonala bati jarraituz. Ia bizitza osoa Zumaiatik irten gabe eman zuen. Euskal Herriko eskulturaren barruan, XIX. mende bukaeran jaio ziren artisten belaunaldian sailkatuko genuke.
Menchu Gal (Irun, 1918ko urtarrilak 7 - Irun, 2008ko martxoak 12) XX. mendeko Espainiako margolari nagusietako bat izan zen. Paisaia eta erretratoaren generoekin lortu zuen ospe handiena, eta haietan garatu zuen muturreko koloreekiko berezko erakargarritasun hori.
Photomuseum Argazki & Zinema Museoa Zarautzen lekuturik dago, Bizkaiko golkoaren itsasertzeko herria, hondartza eta turismo zerbitzuei esker ospetsua eta ezaguna.
Photomuseunak zinemaren hastapenak eta arte eta teknika fotografikoaren garapena kronologikoki eskeintzen die bisitariei, sorreratik hasita egundainokora.
San Telmo Museoa, 1902an inauguratua, Euskadiko zaharrena da, eta ekarpen intelektual eta ondare aberats batekin sartu da XXI. mendean. 2004tik 2011ra bitarte egindako zabalkuntzari eta birgaitzeari esker, museoa beste helburu batzuekin zabaldu da, elkarrizketara eta eztabaidara irekitako diziplina anitzeko ikuspegi batean oinarrituta.
Ur mara museoko areto nagusiak baso autoktono bat dira: pagoak, haritzak, lizarrak, gaztainondoak eta urkiak. Koldobika Jauregiren eskulturak eta instalazioak daude bertan, eta, ibilbide horretan, artea, natura eta etnografia elkarrekin lotzen dira, naturarekiko eta gure ingurukoekiko errespetuzko diskurtsoa sortuz.
Santiagoko hareatzan, Urola ibaiaren bokale alboan, kokatzen da Ignacio Zuloaga -Elgeta 1870- euskal margolariak 1910-1920 urteen artean sortu, proiektatu eta gauzatutako Kultur Gunea.