Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/25
Gizarte PolitikaMaite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, proiektuaren balio inklusiboa nabarmendu du. Azpimarratu duenez, ekimen honek lagundu du beste Gipuzkoa bat eraikitzen, non pertsona guztiek kirola egin, klub bateko kide direla sentitu, kidetza bizi eta bizitza aktiboa izateko eskubidea erabat gauzatu dezaketen.
2025/11/24
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, abenduaren 1etik aurrera, eguneko lehen espedizioak hamar minutu lehenago aterako dira Hondarribitik (7:00etan ordez 6:50etan), ospitaleko langileek txanda-aldaketara garaiz iristeko aukera izan dezaten
Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 enpresa eta erakunde laguntzaile aitortu dituzte elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoagatik.
2025/11/24
IngurumenaEkitaldiak, Jasangarritasun Departamentuak Basque Culinary Centerrekin eta Mahaia Kolektiboarekin batera bultzatuta, Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratuko dio bildutako guztia.
2025/11/21
Lurralde OrekaAintzira Zarauzko Inurritzako babes bereziko eremu batean dago. Hegazti askorentzat atseden, elikadura eta ugalketa gune da. Aldundiak eremua klima aldaketaren eraginetatik babesteko lanak egiten hasiko da.
2025/11/21
Bizikidetza eta Giza EskubideakJardunaldiak ikerketa akademikoa eta memoria bizia konbinatu ditu Gipuzkoako Elizak diktaduran izan zuen papera berrikusteko, mugarri historiko batetik abiatuta: 1960ko 339 euskal apaizen gutuna.
2025/11/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, inbertsio horri esker, Udalak mantentze eta kontserbazio lanak egiten jarraitu ahal izango du espazio hauetan: Lonja plaza eta estalkia; La Herrerako biltegien estalkia; Hospitalilloko kaia; San Pedroko kaia; Torreatze-Ondatxo-Puntas eremua; eta Bizkaia plaza.
Landagunea eta hirigunearen arteko elkargune den topaketa azaroaren 27an izango da Kursaalean. Elsa Punset idazle, filosofo eta dibulgatzailea izango da zortzigarren edizio honetan
2025/11/21
IngurumenaAurten, bisitariek zuzeneko birziklatze-laborategi bat esperimentatu ahal izango dute lehen aldiz Sutargiren eskutik, eta Gipuzkoako materialen lehen liburutegia den Materiategi LabNK kontsultatu ahal izango dute.
Jardunaldian 150 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, adituen, erakundeetako ordezkarien, enpresen eta Gipuzkoaren etorkizunean interesa duten herritarren artean. Komunitatearen, lehiakortasunaren eta garapen inklusiboaren inguruko esperientzia eta analisia partekatu dute Stephan Garellik (Lausanako Unibertsitatea), Josu Ferreirok (UPV/EHU), Sarah Chaytorre (University College London) eta ORKESTRAko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek
2025/11/20
Gizarte PolitikaAuzoEkin ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak "ADINBERRI-HARIAK" deialdian finantzatutakoak, boluntarioak bilatzen ditu fenomeno hori prebenitzeko sare komunitario bat aktibatzeko Hondarribian. Proiektuaren helburua da nahi ez den bakardadeak kalteberatasun egoeran dauden adinekoen osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa aztertzea eta arintzea.
2025/11/20
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak amaiera eman dio ostegun honetan 2025 honetako azken hitzorduari. Hondarribian, turismoak gure hirietan duen eraginari heldu dio. Klima aldaketak gure kostaldean dituen ondorioak, Donostiako Easo bide hondartzan irekitako aukera edo etorkizuneko Gipuzkoa izan dira aurten jorratu diren beste gaiak
2025/11/19
GobernantzaHautaketa-prozesuak gehienez ere hiru urteko epean argitaratuko dira, foru bozeramaileak aurreratu duenez.
2025/11/19
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziaren bidez, sustatutako jarduerak 2,7 milioi euroko inbertsioa dakar, eta xede du Debagoieneko mugikortasun jasangarriagoa egitea, zein saneamendu integrala hobetzea.
2025/11/19
IngurumenaJasangarritasun Departamentua da edizio berri honen buru. Asteak hezkuntza, berrikuntza eta konpromiso soziala uztartzen dituzten hamaika jarduera ditu, azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean, lurraldeko hainbat tokitan.
2025/11/18
OgasunaGipuzkoa da hiru Foru Arau hauek onartzen dituen lehen lurraldea, onarpen honekin urrats esanguratsua eman da lurraldeko autogobernu ekonomikoan. Talde multinazional eta nazionalen zerga osagarriaren onarpenarekin, gainera, Gipuzkoak beste pauso bat eman du nazioarteko fiskalitatearen esparruaren integrazioan.
2025/11/18
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/11/18
Gizarte PolitikaPlaza berriak ituntzeko aurrekontua 236.573,53 eurokoa izango da, eta hasie-rako iraupena lau urtekoa, zortzi urtera arte luza daitekeena. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Mapak ezartzen du 1.553 plaza berri sortuko direla 2030era arte, eta horietatik gutxienez 757 adi-nekoentzako egoitza zentroetarako izango direla, lurralde-estaldura orekatua eta herritarren beharrekin bat datorrena bermatuz.
2025/11/17
IngurumenaAkordioak urrats berri bat ezartzen du bi erakundeen arteko lankidetzan, enpresa txiki eta ertainei jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren arloko Europako arau-esparrura egokitzen laguntzeko.
2025/11/17
AzpiegiturakGI-3520 errepideko jarduketak ibilgailuen abiadura motelduko du, galtzada altxatuko da eta espaloiak handituko, pilotalekuaren eta Ostatuaren ingurua babesteko.