Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Eskailera bat eta igogailu bat eraikitzea ere aurreikusten duten lanek milioi bat euroko oinarrizko aurrekontua dute, eta sei hilabeteko epea esleitzen direnetik aurrera.
2026/01/26
IngurumenaIrungo Txingudi ikastolako 50 ikasle bildu dira jardunaldian, Garbera merkataritza-gunean egindako bi saiotan.
2026/01/26
TurismoaZumalakarregi museoa, XVIII. mendeko baserri batean kokatua, ezinbesteko erreferentea da XIX. mendea Euskal Herrian ulertzeko eta Gipuzkoarako balio erantsiko baliabide kultural eta turistikoa da. Memorian, identitatean eta sustraitzean duen ikuspegiak erabat lerrokatzen du Zatoz eta zaindu estrategia turistiko foralaren printzipioekin, zeinak estandarizazio globalaren aurrean berezi egiten gaituena indartzearen aldeko apustua egiten duen.
2026/01/23
Ekonomia SustapenaPrograma lurraldeko eskualde guztietara iritsi zen, eta benetako eragina izan zuen Gipuzkoako ehun ekonomikoan. 31 milioi euro baino gehiago bideratu ziren talentura, ekintzailetzara, berrikuntzara, digitalizaziora, lehiakortasunera, sustapen ekonomikora eta jasangarritasunera, Gipuzkoako garapen ekonomikoa indartzeko.
2026/01/23
OgasunaZerga-bilketa metatua % 10,8 igo da aurreko urtearen aldean
Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.
2026/01/23
IngurumenaJarduketak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatuta, 3,17 milioi euroko azken aurrekontua du, eta azpiegituraren segurtasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aldaketa tekniko garrantzitsuak sartu ditu.
2026/01/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak beste bi urtez jarraituko du ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen kostua finantzatzen 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
2026/01/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/01/21
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak bere mendi gida aurkeztu du asteazken honetan. Halaber, ostegunetik ostiralera Irungo Irugurutzetako meategiak, Urola Kostako "Ongi Etorri euskararen herrira" ekimena, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Tour birtuala eta Pasaia Itsas Festibala aurkeztuko dira.
2026/01/21
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, proiektu pilotu bat jarri du abian, Trainout delakoa, espazio publikoetan kirol materiala mailegatzeko.
2026/01/21
Diputatu NagusiaEusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —Adinberri Fundazioaren bidez— eta Aretxabaletako Udalak abian jarri dute proiektu pilotu hau, espazio berean osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzuak integratzen dituena, prebentzioaren, koordinazioaren eta 70 urtetik gorako pertsonen arreta pertsonalizatuaren alde apustu eginez. Osakidetzak Aretxabaletan bizi diren 70 urtetik gorako 1272 pertsona identifikatu ditu, eta, hasierako balorazio baten bidez, mendekotasuna duten 146 pertsona, 46 ahul eta 505 sendo atzeman ditu. Proiektuak Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko bokazioa du eta paradigma aldaketa bat dakar zaintza-sisteman, non pertsonak leku nagusia duen interbentzioan, zerbitzuen hartzaile gisa ez ezik, eskubide eta zainketen subjektu aktibo gisa ere. Zentro hori martxan jarrita, Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak zaintza-eredu gizatiar, hurbil, eraginkor eta jasangarriago batekin duten konpromisoa indartu dute, zahartzearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izango dena
2026/01/21
Lurralde OrekaEkimenak iaz abian jarri zenetik izan duen harrera onaren ondoren, Foru Erakundeak programaren edizio berri bat jarri du abian. Berrikuntza nagusi gisa, eskaerak aurkezteko epea urte osoan egongo da zabalik.
2026/01/20
AzpiegiturakBide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamendua ari da dagoeneko 1,7 kilometroko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea diseinatzeko lanean, N-634 eta AP-8 errepideen arteko tartean kokatuko dena eta hiru metroko zabalera izango duena.
2026/01/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.
2026/01/16
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak gida hau egin du, turismo fluxuak bailara guztietan orekatzea eta horietan guztietan garapen ekonomikoa sortzea helburu du
HARIAK estrategiaren esparruan, Debagoiena Ehuntzen-ek nahi ez den bakardadeari buruzko zifrak aztertu ditu: Debagoienako biztanleriaren %22,3k adierazi du askotan edo beti bakarrik sentitzen dela. Atzo eta gaur Bergaran egindako Ongizatearen Plazako bigarren hitzorduak erdigunean jarri du berriz ere espazio ireki eta parte-hartzaileak sortzearen garrantzia.
2026/01/15
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak Ongizatearen Plaza inauguratu du Bergarako Seminarixoan; zahartzaro osasuntsuari, ariketa fisikoari, osasun mentalari, elikadura jasangarriari edo teknoadikzioei buruzko jarduerak hartuko ditu gune ireki honek.
2026/01/15
KulturaElkarrizketan eta eztabaidan oinarritutako ziklo hau Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren apustu nagusietako bat da. Urtarriletik ekainera hamar saio egingo dira, eta identitatea, beldurra, irudimena, indarkeria, nostalgia edo adimen artifiziala bezalako gaiak jorratuko dira.
2026/01/14
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Depatamentuak 41.500 euroko inbertsio globala egin du, eta, horri esker, Santa Marina bidearen ingurunea leheneratu ahal izan da, bai eta Esnaola auzorako sarbidea ere, azpiegitura berdearen eta birnaturalizazioaren irizpideen bidez.
2026/01/14
OgasunaBai barne salmentak (+ % 3,7), bai esportazioak (+% 2,0) handitu egin dira denbora tarte horretan, 2024ko aldi bereko zifrekin alderatuta
2026/01/13
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusia buru dutela, euren asteroko batzarra egin dute foru diputatuek Gipuzkoako Artxibo Historikoan
2026/01/13
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/01/13
IngurumenaObrak 660.000 euroko aurrekontua du, bost hilabeteko egikaritze-epea eta 774 metroko luzeera izango ditu.
2026/01/12
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez foru diputatua buru izan duen hitzordua izan da unibertsitateko areto nagusian. Bertan, Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko teknikariek eta proiektuaren idazkariek datorren astelehenetik, hilak 19tik, aurrera eraikinean egingo diren lanen berri eman dute
2026/01/09
Lurralde OrekaGaur goizean argitaratu da Lurralde Historikoko behi-azienda guztientzako nahitaezko txertaketa ezartzen duen Foru Agindua. Guztira, 42.500 abelburu txertatzea aurreikusten da.
2026/01/08
Diputatu NagusiaMugaz gaindiko agentzia garatzeko eta indartzeko “konpromiso irmoa” berretsi du Foru Aldundiak. Makroeskualde Atlantikoaren baitan “giltzarri” izango den Bidasoaz gaindiko eremuan, euskal erakundeen arteko elkarlanean sakontzeko “urrats berriak eta ausartak” ematera dei egin du Mendozak.
2026/01/08
GobernantzaHerritarrek 8,15 puntu eman diote euren laguntza-sareari, eta 5,94 punturekin baloratu dituzte foru-erakundeak emandako zerbitzuak. Halaber, gobernu-koalizioaren kudeaketa berretsiko litzateke batzarkide bat gehiagorekin, abenduan egindako inkestaren arabera.
2026/01/08
IngurumenaEkimenak enplegu inklusiboa sortzen du, eta Elikagai Bankuaren lana indartzen du, Zinemaldiko alfonbra gorria berrerabiliz.
2026/01/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera (hilak 12), Tolosa eta Apatta Erreka industrialdea lotzen dituen linea (Tolosa, Ibarra eta Leaburu artean) 10 minutu lehenago irtengo da Tolosan (San Frantzisko), 17:15etik 17:05era, eta 17:20ean igaroko da Apatta Errekatik, eta ez 17:30ean. Horrela, Gureak Tolosako zuzendaritzak helarazitako beharrei erantzungo zaie.
2025/12/26
TurismoaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Identifikatzea nahi dugun balioekin bat datorren eredu turistiko iraunkorra eraikitzeko modua da, gure lurraldea zaintzeaz gain, turismoa posible egiten duten pertsona guztiak ere zaintzea, eta, horretarako, industria honetan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak zaindu behar dira. Horregatik, lanean jarraituko dugu turismoak gure lurraldeko eskualde guztietan kalitatezko enplegua sortzen jarrai dezan".
2025/12/23
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/12/23
IngurumenaOsasun arloko Berrerabilera Prestatzeko Zentroak material ortopedikoa eta protesikoa gizarte- eta ingurumen-baliabide bihurtuko du, ekonomia zirkularra eta inklusioa sustatuz.
2025/12/23
GobernantzaCITA GO-ON proiektuaren baitan, baliabide berriak arreta berritzailea, komunitarioa eta integrala eskainiko du, eta 525.000 euroko bultzada ekonomikoa izango du.
2025/12/23
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, dirulaguntza honekin foru erakundeak kontserbazio, konponketa, argiteria, garbiketa, lorezaintza eta antzeko gastuak finantzatuko ditu.
2025/12/22
Gizarte PolitikaForu Aldundiak eta ADINBERRIk Kursaalean egin den ‘HARIAK Kantuz’ ekitaldi artistiko-musikalarekin agurtu dute urtea HARIAK estrategiaren I. Jarduketa Planaren barruan dagoen eta nazioartean aintzatespena lortu duen programa honek, komunitate koralaren bidez bakardadeari heltzea lortzen du Errealitate horrek eragin handia du pertsonen osasunean, depresioaren (% 39,3, % 6,9aren aurrean) eta antsietate kronikoaren (% 37,8, % 7aren aurrean) prebalentzia handituz.
2025/12/22
IngurumenaAbenduaren 18tik 27ra bitartean, moda jasangarriko GK Green Fashion klusterraren lau diseinatzailek ekoizpen lokal eta jasangarrirako proposamenak erakutsiko dituzte Garbera merkataritza guneko salmenta-puntu batean.
2025/12/22
Gizarte PolitikaHerritarrei zuzendutako jarduera izango da, nahi ez den bakardadearen inguruan parte-hartzea eta sentsibilizazioa uztartuko dituena. 11:30etik 12:30era, Les Underklowns pailazoek jolas-proposamenekin girotuko dute kalea, eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak informazio-postu bat izango du, ‘Besarkaden jokoa’ kaxa solidarioa bertan erosteko aukera eskainiz.
2025/12/22
GobernantzaGaurtik aurrera foru jauregiaren ohorezko sarreran ikusi ahal izango da Gipuzkoako Belenzale Elkarteak muntatu eta diseinatu duen jaiotza, Gipuzkoako edertasuna, bilakaera eta nortasun historikoa arkitekturaren bidez islatzen dituena.
2025/12/22
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak 3,6 milioi euro bideratuko ditu nekazaritza ustiategien bideragarritasuna hobetzera, eta 1,1 milioi euroko aurrekontua izango du lurraldean nekazari gazteak ezartzeko, Gaztenek programaren bidez.