Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

40
Sare ekonomikoko ordezkariek Gipuzkoako lanaren etorkizunari helduko diote

Arlo hori jorratuko duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank taldeak bere jarduerari ekin dio.

Zapiain sagardotegiak irabazi du XIX. Sagardo Lehiaketa

Txapelketaren helburua bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzea da; aurtengoan, 27 sagardogilek hartu dute parte.

Berotegi-efektuko gasen emisioak %4,9 jaitsi ziren Gipuzkoan 2018. urtean

2020/06/19

Ingurumena

Gipuzkoan, 2018an, guztira, 6.405 kilotone CO2 baliokide isuri ziren.

Egoiliarrek "segurtasun-neurri zorrotzekin" egin ahal izango dituzte irteerak bihartik aurrera

Gipuzkoako egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan COVID-19ari dagokionez.

Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” azaldu du Lasarte-Oriako Udalaren ordenantzaren aurkako epaia dela eta

Edozein sententzia judizialek eskatzen duen beharrezko errespetuaz gaindi, sententziak ez ditu udalek hizkuntza politiken alorrean dituzten eskuduntzak aintzakotzat hartzen, batetik, eta hizkuntza berdintasunaren oinarrizko printzipioaren aurka egiten du, bestetik.

“Nik Hondartzak” aplikazioa datorren astean egongo da eskuragarri

2020/06/18

Ingurumena

“Nik Hondartzak” programari esker, denbora errealean kontsultatu ahal izango da hondartzen okupazio-maila.

Errepideetan bidesariak jartzea ahalbidetzen duten foru arauak «blindatzea» aztertzen ari da Aldundia

2020/06/17

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbide: «Zerga arauekin egin zen bezalaxe, urrats honekin segurtasun juridikoa eman nahi diogu N-1 bezalako kapazitate handiko bideen mantenimendu gastuak finantzatzea ahalbidetzen duen proiektuari».

“Erakundeok herritarrekin konektatu behar dugu berriro ere, gaurko munduko erronkei erantzuteko”

Xabier Barandiaranek zuzentzen duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en kultura politika berriari buruzko lan taldeak gaur egin du lehenengo bilera.

Aldundiak ‘Gnat Konekta’ kaleratu du Gipuzkoa naturarekin konektatzeko

2020/06/17

Ingurumena

Ingurumeneko Departamentuak azterketa bat egin du, lehenbizikoz, 8-12 urteko haurrei, naturarekin zer lotura duten jakiteko.

"Lan eremuan euskarak jauzi bat egiteko unea da"

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Topaguneko ordezkariekin elkartu da bigarren edizioko prestaketa lanei buruz hitz egin asmoz.

Osasun-ikerkuntza eta klima aldaketa, bozkatuenak aurrekontu irekietan

13.087 lagunek hartu zuten parte urtarrilaren eta otsailaren artean egin zen aukeraketa fasean.

Azken orduetan ez da aldaketarik izan egoitzen egoeran

Hiru pertsonak jarraitzen dute COVID-19n positibo emanda.

Pandemiaren desafioei aurre egiteko Think Tank-a, abian

Jakintza eta esperimentazio gunean parte hartuko du ekonomia eta gizarte alorreko hainbat ordezkari esanguratsuk.

“IZANGO ZARA 2020”

2020/06/15

Gazteria

 Parte hartzaileen adin tartea: 16 eta 31 urte bitartekoa.

COVID-19 duen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan ezta altarik ere, eta hiru dira positiborekin dauden pertsonak.

Elkarren segidako 35 egun, adinekoen egoitzetan COVID-19rekin heriotzarik gabe

Azken bi egunetan ere ez da positibo berririk atzeman eta birusarekin jarraitzen duten pertsonak lau dira.

Foru Aldundiak eta ASLEk partaidetzan oinarritutako enpresa modeloa indartzen jarraitzeko asmoa dute krisiaren aurrean

Lan bilera bat izan dute, eta, horren ondoren, foru erakundeak adierazi du milioi bat eurotik gora bideratuko duela Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko

Mugikortasun elektrikoarekin zerikusia duten proiektuentzako 875.000 euroko laguntza

Smart Mobility Industry programak proiektu pilotuak eta teknologia eta produktu berrien garapenak sustatuko ditu, besteak beste.

Egoitzetan COVID-19 duten adinekoak lau izaten jarraitzen dute

Orioko eguneko zentroko erabiltzaile batek positibo eman du COVID-19n, eta talde epidemiologikoak kasuaren eta kontaktuen jarraipena egiten ari dira.

GK Green Fashion-ek Moda Jasangarriaren liderrak bildu ditu

2020/06/11

Ingurumena

Ingurumen Zuzendaritzak eta GK Green Fashion kluster gipuzkoarrak antolatutako Moda Iraunkorreko Jardunaldiarekin abiatu da gaur GdM San Sebastián Moda Festival.

“Piztu Kultura” prestakuntza eskainiko die Gipuzkoako kultura eragileei

2020/06/11

Kultura

• Prestakuntza saioak K-Bulegoak koordinatuko ditu, eta lehena Piztu Kultura planean aurreikusitako neurriak aztertzera eta zabaltzera bideratuko da. Ikastaroa ekainaren 15etik 19ra bitartean egingo da, online formatuan.

Tokiko administrazioan jazarpen sexistaren aurrean jarduteko protokoloa

2020/06/11

Berdintasuna

Berdintasunerako Organoak bultzatutako dokumentuak prebentzioan jartzen du azpimarra.

Mugikortasun departamentuak Gipuzkoako Garraio Publikoa blindatu du eta ezohiko egoera honen aurrean bermatu

2020/06/11

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gastuari eusteko eragiketez kanpo utzi du Lurraldebus eta bere gain hartuko ditu COVID-19a kudeatzearen emaitzazko gainkostuak.

Aldundiak A-15eko tunelak berritzen jarraituko du, COVID-19 izan arren

Aintzane Oiarbide: "Egoera honek gure aurrekontuan gauzatze-egokitzapenak egitera behartu gaitu, baina beti bide-segurtasuna mantenduz”.

Elkarren segidako 32 egun dira egoitzetan heriotzarik izan ez dela

Azken orduetan ere ez da positibo berririk atzeman eta lau dira birusarekin jarraitzen duten pertsonak.

Adinekoen egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan

Gaur hilabete bete da COVID-19rekin azken heriotza atzeman zenetik.

Merkatari txikiak eta ostalariak babestuko ditu Foru Aldundiak udalen bitartez

Udalerrietara 2 milioi euro bideratuko ditu, Covid-19aren ondorioz establezimenduetan egindako inbertsioak lagun ditzaten

Gipuzkoa Argituk energia-pobreziari aurre egiteko aurrezki-tresna berri bat jarri du martxan

2020/06/10

Ingurumena

Erreminta-kitak aukera emango du etxeetako kontsumoak egiaztatzeko.

“Normaltasunera gerturatzen ari gara, baina COVID-19 gaitzaren aurrean ezin dugu erlaxatu”

2020/06/09

Gobernantza

Foru erakundeak espero du datozen egunetan jasoko dutela alta egoitzetan diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten azken egoiliarrek.

Guztira 30 egun dira adinekoen egoitzetan heriotzarik eman ez dela

Azken orduetan adineko pertsona batek positibo eman du COVID-19n, eta beste hiruk gainditu dute gaixotasuna.

Aldundiak udalei eta erakundeei lagunduko die udan haurrei eta gazteei aisialdirako aukera bat emateko

Harkaitz Millan: «Udalei eta erakundeei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza emango diegu, baita osasun materiala ere, hala nola maskarak eta gela».

Pertsonen eta planetaren osasuna erabat lotuta dago ozeanoen eta itsasoen osasunarekin

2020/06/08

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen du.

AENORek ziurtapena eman dio Lurraldebus autobusen babes sistemari

2020/06/08

Mugikortasuna

AENORen arabera, autobusetan aplikatzen diren garbiketa-, kudeaketa-, segurtasun- eta babes-protokoloak kalitate-erreferentzia dira COVID19aren eszenategi honetan. Astelehenetik aurrera, 70 autobusek baino gehiagok erakutsiko dute ziurtagiri-marka hori.

“Zuhurtzia eta prebentzioa inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira aurrerantzean”

Sartu-irtenak kontrolatzeko eta monitorizatzeko teknologia berritzailea ezarri dute Txara II zaharren egoitzan, esperientzia pilotu gisa.

Beste egun bat egoitzetan heriotzarik eta positibo berririk gabe

29 egun dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik gabe eta 23 positibo berririk gabe.

28 egun heriotzarik gabe eta 22 egun positiborik gabe egoitzetan

Oraindik ere zentro batek ditu COVID-19 kasu positiboak, eta sei pertsonak jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.

Aldundiak eta CIC biomaGUNEk Covid-19aren aurkako borrokaren ikerketa-ildoak aztertu dituzte

Markel Olanok azpimarratu du garrantzitsua dela I+G+B ekosistema, pandemiak eragindako krisiari berme osoz aurre egiteko.