Lurralde Oreka Berdea

Lurralde Oreka Berdea

Lurralde Oreka Berdea

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe. 

Aurrekontu partida

Lurralde Oreka Berdea, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:

Aurrekontua

51.238.722 €

Exekutatua

% 32,77

Xabier Arruti

Xabier Arruti

Lurralde Oreka Berdeko Diputatua

Beizaman jaio nintzen 1968 urtean eta bertan bizi naiz. Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatu nintzen eta ondoren Landa Garapen eta Nekazal Elikagai Enpresa Kudeaketa Masterra egin nuen. Landa eremuarekin eta nekazaritzarekin lotutako erakunde desberdinetan egin dut lan, horrekin batera urte batzuetan baso kudeaketarako autonomo bezala ere lan eginez eta beste batzuetan anaiarekin batera baserriko lanak uztartuz. Bertsozaletasuna, Beizama herrimina, baserria eta landa eremua, gure kultura, gure nortasuna, euskara, aberria, Euskal Herria, gurasoengandik jaso ditugun sentimendu eta balore hauek ondorengoei transmititzea da nire eginkizuna. Eta horrekin batera, landa eremua eta nekazaritzari tokatzen zaion duintasuna eman beraiek jarrai dezaten Gipuzkoako gizarteari eskaintzen elikagai osasuntsuak, paisai dotorea, klima aldaketari aurre egitea, aisialdirako natur eremuak eta bioaniztasuna.

Xabier Arruti sinadura

Zuzendaritzak


Joseba Aramburu

Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua da Lehen Sektorea koordinatu eta Landa eremuan oreka lortzea, nekazaritza eta abeltzaintza antolatu eta hobetzearen bidez.


Arantza Ariztimuño

Mendietako eta Natura Ondareko zuzendaria

Gure lurraldearen mendien eta baso baliabideen antolakuntzan eta hobetzean jarduten dugu, naturaren kontserbazio eta ustiatze egokiaren bidez.

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

Gastro Gazteak Pagoetan bildu ditu sektoreko gazteak, gastronomia berdeaz, basoaz eta lurraldeaz hausnartzeko

2026/07/13

Gastro Gazteak Pagoetan bildu ditu sektoreko gazteak, gastronomia berdeaz, basoaz eta lurraldeaz hausnartzeko

Mantala Basque Gastronomyk antolatuta, BSTK Basotik Fundazioarekin lankidetzan, jardunaldiak gastronomia berdean jarri du arreta, baita basoak ezagutza, produktu, biodibertsitate eta etorkizun-eremu gisa sektorearentzat duen eginkizunean ere

AUSPOA Ekoizle Gazteak programaren lehen edizioak 10 proiektu bildu ditu, lehen sektorearen etorkizuna bultzatzeko

2026/07/02

AUSPOA Ekoizle Gazteak programaren lehen edizioak 10 proiektu bildu ditu, lehen sektorearen etorkizuna bultzatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Basque Culinary Centerrek bultzatuta, programak lurraldeko ekoizle gazteei lagunduko die diagnostiko, mentoretza eta euskal ekosistema gastronomikoarekin konektatzeko prozesu baten bidez.

Aburuza sagardotegiak irabazi du XXV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa

2026/07/01

Aburuza sagardotegiak irabazi du XXV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa

Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren 25. edizioak Gipuzkoako sagardogileak, dastatzaileak eta sektoreko ordezkariak bildu ditu GOe-n, tradizioa, berrikuntza eta lurralde-identitatea balioan jarri dituen ekitaldian. Basque Culinary Centerrek aitortza berezia jaso du sektorearen sustapenean eta ezagutza belaunaldi berriei transmititzeko egindako ekarpenagatik.