Gipuzkoako Foru Aldundia
Gaiak
Kanpainak
Azken Albisteak
- 2026/11/06
-
Gizarte Politika
Aldundiak erretiro aktibo eta konektatua sustatuko du, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko tresna gisa
Trantsizio Aktiboa ADINBERRI-HARIAK laguntzen bigarren deialdiaren baitan sortutako proiektu pilotua da. Proiektu esperimental honen helburua da erretiroa hartzeko trantsizioan dauden pertsonei laguntzea, prestakuntzaren, laguntza emozionalaren eta komunitatean parte hartzearen bidez. Zahar eta Gazte Elkarteak eta SECOTek garatuko dute ekimena, Elgoibarren eta Deban. Eredua probatzeko aukera izango da horrela, ondoren Gipuzkoako beste udalerri batzuetara pixkanaka zabaltzeko helburuarekin.
- 2026/11/05
-
Diputatu Nagusia
-
Ekonomia Sustapena
EUN-ek Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Ganberarekin partekatu du bere espezializazio eta nazioartekotze eredua
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Unai Anduezak, Gipuzkoako Ganberako presidente Mauricio Arregik eta Javier Zubia zuzendari nagusiak enpresaren Beasaingo instalazioak bisitatu dituzte. 50 urtetik gorako ibilbidea duen familia enpresa bat da EUN, eta espazioak optimizatzeko eta kudeatzeko irtenbide berritzaileen garapenean espezializatuta dago; nazioartean, 80 herrialdetan baino gehiagotan dihardu.
- 2026/11/05
-
Ogasuna
Foru Aldundiak aurrekontu-proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan, “Gipuzkoaren gihar soziala eta ekonomikoa indartzeko”
Ogasun eta Finantza, Jasangarritasun, Zainketa eta Gizarte Politika eta Gobernantza departamentuek eta Diputatu Nagusiaren alorra izan dira datorren urterako aurrekontu partidak aurkezten lehenak.
- 2026/11/04
-
Ogasuna
Agirrek adostasunerako deia egin du: “Zerga neurri hauen eguneratzeak Gipuzkoako erronka sozial eta ekonomikoetan aurrera egitea bideratuko du”
Itziar Agirre Ogasun eta Finantza diputatuak Foru Gobernuak planteatutako neurriak eta zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Arau proiektua osatzen duten zuzenketak defendatu ditu gaur goizean Batzar Nagusietako osoko bilkuran.












