Erraza da Ogasunarekin euskaraz egitea

Euskaraz badakizu? Orduan, konturatzen al zara elkarrekin euskaraz egin dezakegula?

Departamentuarekin dituzun harremanetan euskara aukeratu

Dagoeneko, 74.000 herritarrek euskara aukeratua dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin dituzten harremanetan. Helburua da 2022. urtean 100.000 pertsona fisiko izatera iristea. Tamaina horretako erabiltzaile multzo batek zilegi egiten du herritar, enpresa eta entitateek urtetan hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahalegina.

Ogasunarekin euskara harreman hizkuntza aukeratzeko, hainbat modu dituzu

  • Bulegoetan. 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu dezakezu paperean, Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako bulegoetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro zentralean. Inprimaki horien barruan, euskara aukeratu dezakezu harreman hizkuntza.
  • Internetez. 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu dezakezu Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Inprimaki horien barruan, euskara aukeratu dezakezu harreman hizkuntza.

Errenta aitorpena euskaraz

Honela aukeratu dezakezu euskara errenta kanpainan:

  1. Errenta mekanizatuko aitorpena egitean, langileari adierazita
  2. Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean
  3. Ogasuneko webgunean Zergabidea plataformaren bitartez errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean
  4. Zerga kudeaketako profesional bat aukeratzen baduzu, euskararen aldeko aukera adierazi behar diozu

Ogasun arloko hizkera ezagutu

Herri ogasunaren hiztegia (PDF)