Aurrez aurreko aktibitatea berreskuratzen hasiko gara ekainean

Dantza-aretoak eta bulegoa irekiko dira soilik, ordutegi mugatuarekin. Erabiltzaile bakoitzak zorroztasunez bete beharko ditu erabilera-arauak. Areto bakoitza erabiltzeko, eguneko bi txanda daude, goizekoa eta arratsaldekoa, eta eskaerak aurretiaz eta telematikoki egin behar dira.

-ren irudia
 Aurrez aurreko aktibitatea berreskuratzen hasiko gara ekainean

Martxoaren 14tik itxita egon dira Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak, COVID-19ak eragindako alarma-egoeragaitik. Areto fisikoak itxi, eta berehala ireki zen areto birtuala. Gipuzkoako Dantzaguneko jarduerak ez du etenik izan, beraz. Baldintza berrietara egokitzea bera esperientzia oso positiboa izan da, eta jarraipena emateko asmo sendoa du Gipuzkoako Dantzaguneak. Ekainean ere irekita egongo da areto birtuala, jarduera-egitarau propioarekin.

Gipuzkoako Dantzagunea erabiltzeko arauak

Jarraian jaso ditugu arintze fasean aretoak erabiltzeko arau nagusiak. Nolanahi ere, ezinbestekoa da da erabiltzaile bakoitzak araudia irakurtzea eta sinatzea, hartzen dituen konpromisoen gaineko ardura hartzeko.

  • Eguneko eta aretoko, erabilerarako BI TXANDA egongo dira:

Areto bakoitzean sartzeko ordutegia ezarrita dago, jende-pilaketak saihesteko:

  • Goizetan
    • Areto handia: 9:30-14:00
    • Areto ertaina: 9:40-14:10
    • Areto txikia: 9:50-14:20
    • Areto triangularra: 10:00-14:30
  • Arratsaldetan (irailaren 6 arte udako ordutegia dagoenez, txartelak aurretik hartu behar dira bulego-ordutegian)
    • Areto handia: 15:30-19:30
    • Areto ertaina: 15:40-19:40
    • Areto txikia: 15:50-19:50
    • Areto triangularra: 16:00-20:00
  • Aretoen gehienezko edukiera
    • Areto handia: 10 pertsona
    • Areto ertaina: 6 pertsona
    • Areto txikia: 4 pertsona
    • Areto traingularra: 4 pertsona
  • Bulegoa: 9:00-15:00 bitartean egongo da irekita
  • Aretoak erabiltzeko eskaera: telematikoki egingo da
    • Emailez: dantzagunea@gipuzkoa.eus
    • Telefonoa: 943 021624
    • Webgunea 

*Egoeraren berezitasunagatik, ohikoa baino denbora gehiago behar da egonaldien egutegia prestatzeko, beraz eskaeren datak ahalik eta aurreikuspen handienarekin egitea eskatzen dugu.

Aretoen erabilera

  • Sarrerak eta irteerak: erabiltzaile bakoitza dagokion NBEarekin sartuko da Gipuzkoako Dantzagunea
  • Emandako ordutegiak eta datak zorrotz errespetatu behar dira.
  • Prebentziorako higiene-protokoloak zorrotz errespetatu behar dira.
  • Txartelak: ez da txartelik banatuko
  • Itxita egongo dira: biltegia, aldagelak, bilera-gela, eta sukaldea. Komunak erabili ahalko dira soilik.
  • Sintomak: talde bateko kide bakarrak Covid-19aren sintomak izanez gero, talde osoa koarentenan jarriko da automatikoki.

Kontingentzia-plana

Gipuzkoako Dantzaguneko erabilera-baldintza guztiak daude jasota kontingentzia-planean. Ezinbestekoa da bertan ezarritako baldintzak betetzea. 

Sinatu beharreko dokumentazioa

Erabiltzaile bakoitzak honako dokumentu hauek sinatzea ezinbestekoa da Gipuzkoako Dantzaguneko aretoak erabili ahal izateko:

Neurri hauek indarrean egongo araudiaren arabera, zehaztu gabeko data arte. Aldaketarik dagoenean, informazioa helaraziko dizuegu.

Aldez aurretik, eskerrik asko Gipuzkoako dantzarion eta dantzazaleon komunitatea zaintzeko hartutako konpromisoagatik.