SORTUTAKOAK 23: hautatutako proiektuak

Lau proiektu hautatu ditu epaimahaiak, eta 2024an zehar egonaldi artistikoa egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean. Bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du beren jardun artistikoa garatzeko. Deialdiaren oinarriei jarraiki, bi gipuzkoar proiektu hautatu dira, eta beste bat irailean Errenterian egingo den Atlantikaldia jaialdian aurkeztuko da.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 23: hautatutako proiektuak

Orotara, 18 proiektu aurkeztu dira urte hasieran egindako deialdira. Dantzaren eta mugimendu-arteen sorkuntza sustatzeko helburua duen neurrian, izaera anitzeko proiektuak aurkeztu dira. Bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du, egonaldian aurreikusitako lanak burutzeko.

Halaber, deialdiaren oinarrian jarraiki, hautatutako bi proiektu gipuzkoar artistei bideratu zaizkie, eta hala, Myriam Perez Cazabon eta Nabiga Kolektiboak garatu ahal izango dituzte beren proiektuak. Era berean, Errenteriako Udalak antolatzen duen Atlantikaldia jaialdiarekin elkarlanean, Movimiento Infinitok bere lana publikoaren aurketuko du. Irailean izango da, jaialdiaren egitarauaren barruan, eta 1.000€ jasoko dituzte antolakuntzatik.

Sortutakoak 23: proiektuak eta egileak

  • Fichero Adjunto, Ioar Labat eta Julia Razquin
  • Entzuten nauzu? Zeozer kontatu nahi nizuke... SAIAKERA GORPUZTU BAT, Myriam Perez Cazabon (Gipuzkoa)
  • Nondik Abiatu Inora, Nabiga Kolektiboa (Gipuzkoa)
  • Flower of Life, Colectivo Movimiento Infinito (Atlantikaldia)

Epaimahaia

Dantzaren sektoreko hiru adituk osatu dute epaimahaia: Julen Iñarra (Atlantikaldia jaialdia), Igor Calonge (Cielo Raso konpainiako zuzendaria eta koreografoa), Aitor Bengoetxea (Dinamoa Sormen Gunea). Idazkaria berriz, Sofia Alforja Gipuzkoako Dantzaguneko koordinatzailea izan zen.