Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzea Euskadiko Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) 2014-2020 epealdiko Programa Operatiboan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzea Euskadiko Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) 2014-2020 epealdiko Programa Operatiboan

2014-2020 epealdian, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.123.428,95 €-ko gastua ziurtatu du, eta honek EGIFetik 1.054.817,29 €-ko kofinantzazioa ekarri du.

-ren irudia
 Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzea Euskadiko Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) 2014-2020 epealdiko Programa Operatiboan

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) langabezia-tasak murriztera, bereziki langabeziak gehien kaltetu dituen taldeenak, eta genero-hesiak murriztera zuzenduta dago. Enpresa-espiritua, ekintzailetza eta enpresen sorkuntza bultzatzea ere helburuak ditu, baita langileen eta enpresen egokitze-gaitasuna hobetzea, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak lan-merkatuaren premietara egokitzea. Gainera, gizarteratze aktiboa sustatu nahi du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aipatutako epealdian, "Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta laneko mugikortasuna bultzatzea" programaren 1. ardatzean parte hartu du, 8.3 inbertsio-lehentasunean barruan "norberaren konturako lana, enpresa-espiritua eta enpresen sorrera sustatzea".

Zehazki, kofinantzatutako ekimena, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak kudeatua, "AUTOENPLEGUA SUSTATZEN" izan da. Horren helburua laguntza pertsonalizatua ematea da, enpresa-proiektuak eta enpresak sortzekoak garatzeko prozesuetan. Bi dinamikaren bidez garatu da:

  • Txekin: Enpresak sortzeko prozesuetan, enpresa-proiektuetan lagundu.
  • Emekin: Emakumeek sustatutako enpresen sortze-prozesuei laguntza eman eta sustatu.