Atzealdea Azitain-Maltzagako oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren jardunbide egokitzat onartua

Azitain-Maltzagako oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren jardunbide egokitzat onartua

Eibarko obraren 5,2 milioietatik 1,1 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatu ditu

-ren irudia
 Azitain-Maltzagako oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren jardunbide egokitzat onartua

2,1 kilometroko tarte hori 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Planaren barruan garatutako guztien artean anbizio handienekoa da maila teknikoan, orografiak estutzen zuen haran batean lehendik zeuden bide, trenbide eta bestelako azpiegiturak direla eta.

Ondorioz, lau pasabide jarri behar izan dira, horietako bi 80 metrotik gorakoak, zehazki, Ego eta Deba ibaiak eta GI-627 errepidea zeharkatzen dituztenak.

Azken faktore horrekin eta biztanleria-dentsitatearekin lotuta, mota horretako konexioa behar zuen eskualde bati ematen dio zerbitzua, baita aisialdiaz eta kirolaz haragoko erabileretarako ere.

EGEF funtsaren kudeaketaren testuinguruan jardunbide egokitzat hartu da, honako irizpide hauek betetzen dituelako:

  • Zabalkunde handia onuradunen, onuradun potentzialen eta, oro har, herritarren artean.
  • Elementu berritzaileak txertatzea.
  • Lortutako emaitzak ezarritako helburuetara egokitzea.
  • Eskualdeko arazo edo ahultasun bat konpontzen laguntzea.
  • Xede den biztanleriaren gaineko estaldura-maila handia.
  • Aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta/edo gizarte-erantzukizunaren irizpide horizontalak txertatzea.
  • Esku-hartze publikoko beste politika edo tresna batzuekiko sinergiak.

(informazio+ - Praktika ona – Azitain - Maltzaga)

(EGEFen praktika egokien komunikazioa Gipuzkoan)