Haur eta nerabeen astialdiko zuzendari izateko ikastaroa
Zabaldu da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hezkide Eskolak 2020-2021 ikasturterako antolatu duten zuzendari-ikastaroan izena emateko epea.
Gehiago irakurriGaztegune Plus Gipuzkoako Foru Aldundiak 18-30 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien zerbitzu berria da. Honen helburua da, programa eta ekintza ezberdinak garatuz, gazteen gaitasunak indartzea, etorkizunean gazte bakoitzak gizartean funtsezko lekua izan dezan. Hortaz, gazteen ahalduntzea sustatzeko sortu da zerbitzua.
Gaztegune Plusek esperimentatzeko gunea izan nahi du. Gazteek beraien ideiak garatu ahal izateko gunea. Beste esparruetan jasotzen ez den prestakuntza eskuratzeko gunea. Komunitatearekin harremanetan egoteko gunea. Gaztegunea. Zure gunea.