Gazteak auzolanean

 

Gazteak Auzolanean gazteentzako diru-laguntzen programa espezifikoa da. Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen dituen laguntza hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

Gutxienez 3 pertsonak, 18 eta 30 urte arteko gazteek, osaturiko taldeek parte har dezakete. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru laguntza hauen kopuru osoa 25.000 eurokoa da.

 


 

2025an hautatutako proiektuak ezagutu

Altzalore

Altzalore aisialdia eta kultura sustatzeko taldea da. Helburua da Donostiako Altza auzoan haur eta gazteei aisialdirako eta garapen pertsonalerako espazio bat eskaintzea.

Informazio gehiago

Gipuzkoan bizi kirola

“Gipuzkoa bizi kirola” proiektuaren helburua da esperientziak partekatu eta kirolak sustatzen dituen baloreak zabaltzea: berdintasuna, errespetua, tolerantzia, dibertsitatea…

Informazio gehiago

Gure tartea, gure tea

“Gure tartea, gure tea” proiektuaren helburu nagusia da Andoainen emakume musulmanen elkarte autogestionatu bat sortzea.

Informazio gehiago

Lagunok!

Egitasmoaren helburua da entretenimendurako plataforma digitaletan euskararen ikusgarritasun handiagoa lortzea eta sare sozialetan euskararen erabilera sustatzea.

Informazio gehiago

Loveo

Haur eta nerabeei sexualitatearen inguruko erabaki informatuak eta ezagutzan oinarrituak hartzeko ahalbideak ematea da Loveo proiektuaren helburua.

Informazio gehiago

Plazatik plazara

“Plazatik plazara” proiektuak plazek eta beste espazio publikoek komunitatearen bizitzan izan duten garrantzia aztertuko du.

Informazio gehiago

 


 

Aurreko urteetako proiektuak 

 

Aurreko urteetako proiektuak ezagutu!


 

 

Harremanetarako

  TELEFONOA

943 47 25 80 (Urko Imaz)

 

  WHATSAPP ZERBITZUA

620 27 80 70 (Urko Imaz)

 

  POSTA ELEKTRONIKOA

uimaz@gipuzkoa.eus

 

  NON GAUDE

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 

20014, Donostia