Atzealdea Jardunaldia 2: Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri txikietan

Jardunaldia 2: Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri txikietan Egina

Ikastaroa

 

HERRI TXIKIEI zuzenduta (- 2.500 biztanle):

Jakina da, legegintzaldi berriek eszenatoki berriak irekitzen dituztela eta, zentzu honetan, ireki berri zaigun abagune hau baliatzea ezinbestekoa ikusten da lurraldeko udalerrietan herritarrek politika publikoetan parte hartzeko helburuan sakontzeko.
Horretarako, trebakuntzak paper garrantzitsua jokatzen du eta udal-ordezkari, udal-teknikari nahiz udalerrietako eragileek partaidetza alorreko ezagutza teorikoa eta praktikoa jasotzeaz gain, partaidetzaren sustapenerako ikasitakoa euren egunerokoan aplikatzeko jarraibide eta
bitartekoak eskuratzea ezinbestekoa da.

Jardunaldi honek asmo horri erantzun eta udalen eta Gobernu ona eta Herritarren partaidetzako zerbitzuaren artean elkar-ezagutza, konfiantza giroa eta elkarlanerako espazioak sustatu nahi ditu.

Egitaraua:

 

 

Helburuak:

  • Partaidetza udaletako zein Gipuzkoako markoan kokatu
  • Partaidetza sustatzeko tresna eta baliabideak eskaini
  • Udal hautetsiek parte-hartze prozesuetan jokatu beharreko funtzioak eta rola argitu Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen ekintza komunitarioa sustatzeko markoa ezagutzea.

Datak:

Urriak 21, larunbata

Lekua:

Goimenen, Goizane zentroan (Zaldibia)

Hizkuntza:

Elebiduna

Itzulpen zerbitzua egongo da.

Baliabideak
Herritarren Partaidetza eta Ekintza komunitarioa
Prest: elkarteak eta udalak elkarlanean. Herri txikiak
Lotura duten ekintzak Ordua
1 JARDUNALDIAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan
Egina
0 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Epe irekia
1 Jardunaldia 1: Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri ertain-handietan
Egina
3 Jardunaldia 3: Herritarren Partaidetza eta Ekintza Komunitarioa Gipuzkoan
Egina