Atzealdea JARDUNALDIAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan

JARDUNALDIAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan Egina

Ikastaroa

Jakina da, legegintzaldi berriek eszenatoki berriak irekitzen dituztela eta, zentzu honetan, ireki berri zaigun abagune hau baliatzea ezinbestekoa ikusten da lurraldeko udalerrietan herritarrek politika publikoetan parte hartzeko helburuan sakontzeko.
Horretarako, trebakuntzak paper garrantzitsua jokatzen du eta udal-ordezkari, udal-teknikari nahiz udalerrietako eragileek partaidetza alorreko ezagutza teorikoa eta praktikoa jasotzeaz gain, partaidetzaren sustapenerako ikasitakoa euren egunerokoan aplikatzeko jarraibide eta
bitartekoak eskuratzea ezinbestekoa da.

Jardunaldi honek asmo horri erantzun eta udalen eta Gobernu ona eta Herritarren partaidetzako zerbitzuaren artean elkar-ezagutza, konfiantza giroa eta elkarlanerako espazioak sustatu nahi ditu.

Egitaraua:

Urriaren 19an herri ertain-handiei zuzenduta (+2.500 biztanle):

 

Urriaren 21ean herri txikiei zuzenduta (-2.500 biztanle):

Helburuak:

  • Partaidetza udaletako zein Gipuzkoako markoan kokatu
  • Partaidetza sustatzeko tresna eta baliabideak eskaini
  • Udal hautetsiek parte-hartze prozesuetan jokatu beharreko funtzioak eta rola argitu Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen ekintza komunitarioa sustatzeko markoa ezagutzea.

Datak:

Urriak 19: herri ertain-handiak

Urriak 21: herri txikiak

Lekua:

19an Miramar Jauregian (Donostia) / 21ean Goimenen, Goizane zentroan (Zaldibia).

Hizkuntza:

Elebiduna

Itzulpen zerbitzua egongo da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Epe irekia
3 Jardunaldia 3: Herritarren Partaidetza eta Ekintza Komunitarioa Gipuzkoan
Egina
2 Jardunaldia 2: Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri txikietan
Egina
1 Jardunaldia 1: Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri ertain-handietan
Egina
0 TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa
Epe irekia
Baliabideak
Bea Egizabal. Ekintza komunitarioaren inguruko beste begirada bat.
Herritarren Partaidetza eta Ekintza komunitarioa
Begoña Román. Tokiko erakundea, parte-hartzea eta ekintza komunitarioa: etikatik hurbilpena (gaztelaniaz)
Mahai ingurua. Herritarren partaidetzarako gakoak praktikatik. HERRI ERTAIN ETA HANDIAK.
2023 urria, JARDUNALDIAK: Udalak, herritarren Partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan. Hitzaldien laburpena eta elkarrizketak.
2023 urria, JARDUNALDIAK: Udalak, herritarren Partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan. Laburpena.
Quim Brugué. Parte hartzea eta ekintza komunitarioa kalitate demokratikoa hobetzeko. (gaztelaniaz)
Jose Luis Perez “Kotelo“. Parte-hartze eredua erakunde publikoetan.
Prest: Elkarteak eta udalak elkarlanean. Herri ertain eta handiak
Prest: elkarteak eta udalak elkarlanean. Herri txikiak