Atzealdea TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa

TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Epe irekia

Tailerra

Jardunaldiaren ildoari jarraiki, partaidetza eta ekintza komunitarioan sakontzen jarraitzeko trebakuntza-tailerretan parte hartzeko aukera zabalduko da.

Trebakuntza-tailer hauek teoria eta praktika uztartuz garatuko dira, hautatutako gaiaren inguruko oinarrizko ezagutza eskuratzeko prestatuta daude, eta saiakera egingo da udaleko errealitatera ahalik eta gehien egokitzeko.

TAILER EZBERDINAK

1.    Nola sustatu herritarren parte hartzea udaletik?
2.    Udaletako partaidetza gune, espazio eta prozesuen kalitatean sakontzen
3.    Ekintza komunitarioaren estrategiatan sakontzen
4.    Nola txertatu ikuspegi komunitarioa gure zerbitzu eta ekipamendutan?
5.    Nola indartu partaidetza eta ekintza komunitarioa 2500 biztanleko herrietan?  

NORK ESKATU ETA NORK HARTU DEZAKE PARTE?

Prestakuntza saio hauen hartzaile nagusiak udal ordezkari politikoak eta udalean edo udalarentzat lan egiten duten pertsonak izango dira.

Udalak egingo du trebakuntza-tailerrean parte hartuko dutenen aukeraketa. Udal bakoitzak tailer mota bakarra eskatzeko aukera izango du.

KOPURUA

Gutxienez 10 pertsonako taldea sortu beharko da. 2500 biztanletik beherako herrien kasuan:

  • Gutxienez 8 pertsonako taldea sortzeko aukera egongo da.
  • Eskaera udalerri bat baino gehiagoren artean egiteko aukera egongo da.
  • Udaleko jardueratik kanpo dauden udalerriko herritar edo eragileek parte hartzeko aukera egongo da.

*taldea osatzeko zailtasunak izatekotan, harremanetan jarri Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzako Zerbitzuarekin.

TAILERREN FORMATUA

8 ordu arteko trebakuntza-tailerrak dira.

Udala eta trebakuntza-taldearen artean adostuko da saioen proposamen zehatza: datak, ordu/saio kopurua, tokiak eta helburu zehatza.

2023ko azaro bukaera/abenduan hasi eta 2024ko apirila bitartean garatzeko aukera izango da.

ESKAERA PROZESUA

Udalek eskaera egin ahal izango dute Gipuzkoako Eskola Irekiko loturan sartu eta udalen ekintzatan klik eginda.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaerak aztertu, eta udal bakoitzari jakinaraziko dio berea onartu edo baztertu egin ote den.

Eskaerak baloratzeko orduan, kontuan hartuko dira zenbait irizpide, hala nola, udalen tamaina, udalaren baliabideak eta udalak Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioarekin duen lotura.

Tailerrak egiteko egutegia eta hurrenkera udal guztiek egiten duten eskaera orokorrak baldintzatuko du.

IZEN-EMATEA

Trebakuntza-tailerren eskaera egiteko epea urriaren 20an zabalduko da eta azaroaren 7an itxiko da. Azaroaren bukaeran hautatuak izango diren udalei jakinaraziko zaie, eta hortik aurrera tailerrak aktibatuko dira.

PROGRAMAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Programa honetan parte hartzeak ekar dezake udala eta Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko eta Sozialeko Zuzendaritzaren arteko elkarlana indartzeko bideak aztertzea. Nolanahi ere, programan parte hartzeko gutxienez honako baldintzak onartu beharko dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu programaren diseinuaren kostuak, trebatzaileen ordainsariak, programaren komunikazio orokorra eta honen kudeaketa lurralde mailan.
  • Udalak bere gain hartuko ditu prestakuntza-jarduerak udalerrian sor ditzakeen kostuak: lokala, argia eta soinua; taldea osatzea, haiekin harremana eta komunikazioa.
  • Prestakuntza-jarduerak gauzatu ahal izateko, gutxienez 10 pertsonako taldea sortu beharko da, herri txikien kasuan 8 pertsonakoa. Udalak horien asistentzia bermatzeko ardura izango du.
  • Udalak konpromisoa hartzen du haren izenean arituko den pertsona bat izendatzeko: bertan izandako esperientzia beste udalekin partekatu zein sinergiak sortzeko eta programaren ebaluazioan parte hartzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Datak:

2023ko azarotik, 2024ko apirilera

Lekua:

Udalerri bakoitzean

Iraupena:

Guztira, 8 orduko tailerra

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Tailerra

Lotura duten ekintzak Ordua
1 JARDUNALDIAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Gipuzkoan
Egina
0 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Epe irekia
0 Trebakuntza-tailerrak 1. Nola sustatu herritarren parte-hartzea udaletik?
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 2. Udaleko partaidetza gune, espazio eta prozesuen kalitatean sakontzen
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 3. Ekintza komunitarioaren estrategietan sakontzen
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 4. Nola txertatu ikuspegi komunitarioa gure zerbitzu eta ekipamendutan
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 5. Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri txikietan
Hasi gabe