aurrekontu irekiak 22/23

Baduzu zer esan, badugu zer egin.
Eraiki dezagun Gipuzkoaren etorkizuna denon artean.

Bidali zure proposamena

BIDALI
 
 
 

2021ean gertatutakotik zerbait ikasi badugu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko modurik onena horiei aurrea hartzea dela da.

Horregatik, urtero bezala, gogoeta egitera animatzen zaitugu.

 

AURREKONTU IREKIAK

Guztion artean beste Gipuzkoa bat eraikiko dugu: sendoa, bidezkoa eta iraunkorra. Gipuzkoa hobea.

 

Nolakoa da bizi nahi dudan gizartea?

 

NOLA EGIN ZURE PROPOSAMENA

Zure ideia proposamen bikain bihur ezazu

Garrantzitsua da zure proposamena idazterakoan honako baldintza hauek kontuan hartzea, hautatutako proiektuetako bat izateko aukera gehiago izango baitituzu.

01

Foru-eskumenekoak diren proposamenak.

 

02

Honako 10 gai hauetako proposamenak:

1/Ekonomia, Enplegua eta Turismoa 2/Kultura eta Aisia 3/Gizarte politikak: Haurrak eta Gizarteratzea, Adinekoak, Desgaitasuna, Zaintzak 4/Mugikortasuna eta Garraioa 5/Ingurumena 6/ Landa-mundua eta Mendiak 7/Euskara 8/Berdintasuna eta Aniztasuna 9/Gazteria eta Kirolak 10/Bide-azpiegiturak.

 

03

Interes publiko orokorrari erantzuten dioten proposamenak.

 

04

Ingurumenari edo beste lurralde-interes batzuei kalte nabarmenik ez eragitea.

 

05

200.000 €-tik beherako proposamenak.

 
 

EGIN EZAZU ZURE PROPOSAMENA

Zein da zure ideia/proposamena 2022-2023 aurrekontu irekietarako eta zein Gipuzkoako beharrei/arazoei erantzuten die?

 
 

PARTE HARTZEKO BESTE BIDE BATZUK

Bitarteko
digitala
zurea ez bada...

Zure proposamenak
helarazteko
3 bitarteko
eskaintzen dizkizugu:

 

a )

Herritarren proposamenak jasotzea erantsitako txartelaren bidez.

b )

Herritarren proposamenak jasotzea informazio-saioetan.

c )

Herritarren proposamenak biltzea udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko informazio-bulegoetan.