Gizarte Politika

Mendekotasuna duten adineko pertsonak

Jaso diren aldaketa sozioekonomikoek eta soziodemografikoek autonomia mugak dituzten adineko gehiago egotea ekarri du. Hala, arreta emateko eta prebenitzeko beharrak eta eskaerak ugaritu dira, baita gizarte laguntza informala ahultzeagatik, besteak beste, familiei laguntzeko beharra ere.

Eskura jarritako zerbitzuen eta prestazioen bidez erantzun irmoa, jarraitua eta adinekoen, horien familiartekoen eta taldeen premiei egokitutakoa ematen da eta, horretarako, lehentasuna ematen zaio mendetasun gehien duten pertsonen premien estaldurari eta gero eta eraginkortasun gehiagorekin egokitzen da egungo gizarte ereduak planteatutako erronketara.

Programak eta zerbitzuak

Adineko pertsonen mendekotasun balorazioa eta orientazioa baliabideetara

Mendekotasun balorazioa (Mendekotasuna baloratzeko baremoa, MBB)

Hiru urtetik gorako pertsonen mendekotasun maila baloratzea, 2006ko abenduaren 14ko 9/2006 Legean jasotako baremoaren arabera (9/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

Adineko pertsonen orientazioa baliabideetara

Mendekotasuna duen adineko pertsonarentzako baliabide hauen egokitasuna zehaztea: egoitza, eguneko zentroa, eta egoitzako aldi baterako egonaldia.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Etxean mantentzeko laguntzak

 Jarduera hauen helburua da adinekoei/desgaituei baliabideak eskaintzea eta beren ohiko ingurunean (etxea, familia eta abar) ahalik eta denbora gehien geratzeko baliabideak ematea, aukera horri egoitza baliabide baten aurretik lehentasuna emanez.

Kontsultatu xehetasuna

Pertsona heldu ezinduentzako tutoretza

Kode Zibilak 239. artikuluan ezarritako lege agindua betetzea.

Ordezkarien eta izatezko zaintzaileen erregistroa

Gizarte Politikako Departamentuari edozein zerbitzu, prestazio edo laguntza eskatzen dioten pertsonen ordezkaritzan diharduten pertsonak erregistratzea eta identifikatzea.

ATZEGI, tutoretza lana

Gaitz kognitiboren bat duten pertsonen gaitasunak aldatzearen ondorioz, tutoretzak eta gainerako babes neurriak erabiltzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.

HURKOA, tutoretzapean dauden familiartekoei aholkularitza eta laguntza ematea

Pertsona interesdunaren gaitasuna aldatzearen ondorioz babes neurri baten kargu egin behar duten familiei laguntzea.

HURKOA, Adineko pertsonen tutoretza

Mendekotasuna duten adineko pertsonen gaitasunak aldatzearen ondorioz, tutoretzak eta gainerako babes neurriak erabiltzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.

HURKOA, buruko gaixotasuna duten pertsonen tutoretza

Buruko gaixotasun bat duten pertsonen gaitasunak aldatzearen ondorioz, tutoretzak eta gainerako babes neurriak erabiltzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.

Adineko pertsonen familia harrera

Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei ostatu moduren bat ematea, ingurune normalizatu bateko familia batenaren antzekoa, non beharrezko zainketa pertsonalak jasotzen dituzten.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Zaintzaileentzako laguntza

Sendian

Hainbat baliabide, beren etxean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko, familia barruko gorabeherak prebenitzearren, elkarbizitza normalizatu bat ematearren, eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia ematearren. Barne hartzen ditu prestakuntza, elkarlaguntzako taldeak, arreta psikologikoa, egoitzako aldi baterako arreta laburra, eta asteburu eta jaiegunetako eguneko arreta.

Arreta psikologikoa

Mendekotasuna duen adineko baten zaintzaileek edo harekin bizi diren edo zuzenean haren ardura duten familiek, batzuetan, zailtasun psikologiko handiak izan ditzakete, edota gizarte eta familia harremanak hondatzeko arriskua. Horregatik, egoerari aurre egiteko laguntza handia behar dutenei banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez, 10 saio, baina, salbuespenez, 12raino irits daitezke).

Elkarlaguntzako taldeak

Laguntza taldeek oinarritzat dute ziurtasun bat, hau da, eraginkorra dela arazo berak eragindako pertsonen arteko elkarlaguntza, eta garrantzitsua dela pertsonek beren baliabideak aurkitzea irtenbide egokiak bilatzerakoan, hori dena adierazpenerako, komunikaziorako eta partaidetzarako aukera ematen duen neurrian. Talde horiek zuzentzen dituzten profesionalek prestakuntza dute gatazkei aurre egiteko eta haiek konpontzeko trebetasunen ikaskuntzan, baita errugabetze prozesuetan ere.

Prestakuntza

Saio teoriko-praktiko batzuk dira, non berariazko ezagutzak irakasten diren, aukera ematen dietenak familiartekoei arreta hobea eman diezaioten mendekotasuna duen adinekoari, eta beren zaintza lanean berme bat ematen dietenak. Irakasgaiek arlo hauek hartzen dituzte: medikuntza, erizaintza, psikogeriatria, legea, eta gizarte baliabideak. Informazio, heziketa eta terapeutika helburua dute.

Egoitza zentroetako egonaldi laburrak

Hilean behingo egonaldi bat da (gehienez, 5 egunekoa) adinekoentzako egoitzetan, familiei aldian behingo atsedenaldi bat emateko zaintza lanetan, mendekotasuna duen adinekoaren arretaren kalitatea bermatuz, bestalde.

Eguneko zentroetako egonaldi laburrak

Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroetako egonaldiak dira, familiak pairatzen dituen arreta lanen karga egunez arintzearren, mendekotasuna duen adinekoaren eguneko beharretara egokitutako ingurune bat bermatuz. Baliabide horren erabilera-maiztasuna mugatu egin ahal izango da, baldin eta adinekoak eguneko arreta lanegunetan jasotzen badu.

Kontsultatu xehetasuna

Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen atsedena eta sozializazioa

Gizarte, kultur, kirol eta aisialdi jarduerak desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzat.

  • AFAGI, opor programa (eragindako pertsonak eta haien familiak)
  • ASPACE, gizarteratzea (aisialdia eta astialdia)
  • ATZEGI, aisialdia eta astialdia
  • ATZEGI, oporrak
  • ATZEGI, kirola
  • ELKARTU, Elkarbidean
  • GAUTENA, oporrak eta udalekuak
  • GAUTENA, kirola eta aisialdia

Zentroak

Egoitza unitate soziosanitarioak

Egoitza Unitate soziosanitario bat berariazko ekipamendu bat da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak). Ekipamendu ireki bat da, non gizarte beharrak nahiz osasun beharrak dituzten pertsonak beste batzuekin bizi diren eta jarduerak partekatzen dituzten. Antolamendua eta bizitzeko era zentro gerontologiko batekoaren antzekoa da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Adinekoen eguneko zentroak

Arreta zentroak dira, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten adineko pertsonentzat. Batez ere, familiarekin bizi diren adineko pertsonentzat dira.

Behar dituzten zainketak modu pertsonalizatu batean eskaintzen dira, helburutzat hartuta gaitasun fisiko, psikologiko eta sozialak mantentzea eta indartzea, baita ere garraio, higiene, jangela eta osasunaren jarraipeneko zerbitzuak ematea.

Garraio zerbitzua ere eskaintzen da.

Zentro batzuetan, asteburu eta jaiegunetan ere eskaintzen da zerbitzua.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Adineko pertsonentzako egoitzak

Egoitzak zentro batzuk dira, non ostatua, mantenimendua eta arreta pertsonalizatua eskaintzen zaizkien mendekotasuna duten adineko pertsonei.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Ostatua.
  • Zainketa pertsonaletako arreta.
  • Arreta medikoa eta erizaintzakoa.
  • Arreta psikosoziala.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Diru-laguntzak

Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE)

Bizikide duzun familiarteko baten laguntza jasotzen baduzu, hileko diru-laguntza bat eska dezakezu. Diru-laguntzaren zenbatekoa mendekotasun mailaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

Familiartekoa ez den pertsona bat kontratatuta badaukazu eguneroko bizitzan laguntza emateko, hileko diru-laguntza bat eska dezakezu, kostu horrekin laguntzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa mendekotasun mailaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin. Gastua justifikatu egin behar da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

Egoitzako edo Eguneko Zentroko plaza publiko bat eskatu baduzu, eta Foru Aldundiak eskaera onartu bai, baina plaza hori 3 hilabeteko epean ematen ez badizu, hileko diru-laguntza bat eska dezakezu, modu pribatuan kontratatutako plaza baten kostuarekin laguntzeko. Diru-laguntza hori aldi baterakoa da, eta Foru Aldundiak plaza publiko bat benetan eskaintzen dizunean amaituko da. Diru-laguntzaren zenbatekoa mendekotasun mailaren araberakoa da. Gastua justifikatu egin behar da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak

Hileko diru-laguntza bat da, bi modalitate dituena (elbarritasunekoa eta zahartzarokoa), Euskadin bakarrik existitzen dena, eta diru sarrerarik ez dutenentzat edo oso diru sarrera txikiak dituztenentzat da. Zenbatekoa oso txikia da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Kotizatu gabekoen pentsioak

Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, baina Euskadin foru aldundiek kudeatzen dituzte. Bi modalitate daude (baliaezintasuna eta erretiroa), eta gutxieneko diru sarrerarik ez duten pertsonentzat dira.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Kotizatu gabekoen pentsioaren etxebizitzako alokairurako osagarria

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonek eskubidea dute laguntza osagarri bat jasotzeko, alokairuko gastuak baldin badituzte. Osagarri hori urtean behin ordaintzen da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan