Gipuzkoan Gizarte Ekimena sustatzeko, boluntarioen parte hartzea ezinbestekoa da.
Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar.
Gizarte Ekimenko eta boluntariotzaren inguruan helburu hauek lortzeko Gizarte Politikako departamentuak ondorengo baliabideak ditu:
Gizarte Politikako Departamentuak, Donostiako Zarategi Pasealekua 100eko Txara-1 eraikuntzan baditu elkarteentzako lokalak eta guneak.
Informazio gehiago 943 112 669
1995. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Boluntariotza Saria antolatzen du. Hemen duzu 2020ko deialdia:
Azken urteetako sarituak hemen ikus ditzakezu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, dituen eskumenetan eta Gizarte Politikako Departamentuaren bidez, urtero zenbait diru laguntzen deialdia egiten du, gizarte zerbitzuen alorrean aritzen diren irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitate pribatuentzat.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, baldin eta proiektuaren jarduera esparrua Gipuzkoako Lurralde Historikoa bada.
Diru-laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politikako Departamentuaren jardueren eremuan.
Kontsultatu diru-laguntza atarianDiru-laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.
Konsultatu tramitea egoitza elektronikoanDiru-laguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.
Konsultatu tramitea egoitza elektronikoanDiru-laguntzaren xedea da gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erostea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere Gizarte Politikako eremuaren barruan.
Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan