Gizarte Politika

Boluntariotza eta gizarte ekimena

Gipuzkoan Gizarte Ekimena sustatzeko, boluntarioen parte hartzea ezinbestekoa da.

Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar.

Gizarte Ekimenko eta boluntariotzaren inguruan helburu hauek lortzeko Gizarte Politikako departamentuak ondorengo baliabideak ditu:

  • GIZALDE Gipuzkoako Boluntariotza Agentzia.

 

Gizagune

Gizarte Politikako Departamentuak, Donostiako Zarategi Pasealekua 100eko Txara-1 eraikuntzan baditu elkarteentzako lokalak eta guneak.

Informazio gehiago 943 112 669

 

GFA Boluntariotza Saria

1995. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Boluntariotza Saria antolatzen du.

Gizarte ekimenak sustatzeko plana

Gipuzkoako Foru Aldundiak, dituen eskumenetan eta Gizarte Politikako Departamentuaren bidez, urtero zenbait diru laguntzen deialdia egiten du, gizarte zerbitzuen alorrean aritzen diren irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitate pribatuentzat.

Baldintzak

  • Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
  • Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
  • Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
  • Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

  • Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
  • Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
  • Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
  • Gizarte Politikako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, baldin eta proiektuaren jarduera esparrua Gipuzkoako Lurralde Historikoa bada.

Entitateei laguntzak

Gizarte esku hartzeko programak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politikako Departamentuaren jardueren eremuan.

Kontsultatu diru-laguntza atarian

Prebentzioko eta sensibilizazioko programak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Ekipamendua erosteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea da gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erostea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere Gizarte Politikako eremuaren barruan.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan