Atzealdea Gipuzkoan ekintza komunitarioan oinarritutako politika publikoak sustatzeko marko kontzeptual eta estrategikoa lantzea

Gipuzkoan ekintza komunitarioan oinarritutako politika publikoak sustatzeko marko kontzeptual eta estrategikoa lantzea Egina

Proiektua

 

2022. urtean Herritarren Partaidetzarako Erakunde Arteko Espazioan honako galdera hau landuko dugu: Zer da eta nola egin dezakegu  ekintza komunitarioaren inguruko politika publiko bat toki mailan?.  Lanketa honen bitartez Gipuzkoako toki erakundeentzat baliagarria izan daitekeen erantzun partekatua eraiki  nahi dugu. Proiektu horrek “Desarrollo comunitario, participación y respuestas a la crisis” 2021eko EHUko Udako ikastaroan udal batzuk egindako eskaeran du jatorria.

Horretarako,  gaian interesa duen edonori zuzendutako hitzaldi irekiak eta erakunde publikoetan lanean ari diren eragileei zuzendutako tailerrak eskainiko ditugu.


Lan hau Oscar Rebollo Izquierdoren laguntzarekin egingo dugu. Rebollo Bartzelonako Udaleko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuetarako zuzendaria da une honetan.  

Helburuak:

Hitzaldien bitartez ondorengoa lortu nahi dugu:

  • Oscar Rebolloren bitartez Bartzelonako udalaren  esperientzia ezagutzea.  
  • Lurraldean aspaldian lanean ari diren esperientzia batzuen inguruko zertzelada batzuk jasotzea.
  • Toki mailan ekintza komunitarioa bultzatzeko baliagarriak izan daitezkeen ideia-gakoak identifikatzea.

Tailerren bitartez:

  • Gogoetarako espazio bateratua  sortzea gaian lan egin edota gaia lantzeko  interesa duten erakunde zein zerbitzu publikoetako kideen artean. 
  • Gipuzkoan toki mailan  ekintza komunitarioa bultzatzeko politika publiko bat zer den lantzea eta lan-esparrua ezaugarritzea.
  • Oinarriak lantzea Gipuzkoan ekintza komunitarioaren  inguruko  politika publikoak sustatzeko marko kontzeptual eta estrategiko bat sortzeko.

 

 

Formatua:

Hitzaldiak: online

Tailerrak: aurrez aurre

Hizkuntza:

Elebiduna

Hitzaldiak:   gaztelaniaz

Tailerrak:  euskaraz

Bideoak

Lotura duten ekintzak Ordua
6 3.Tailerrak: Zer egin daiteke udaletatik? Zer GFA edota beste erakundeetatik?
Egina
5 3. Hitzaldia: ekintza komunitarioa proiektu eta zerbitzuetan
Egina
1 1. Hitzaldia: Ekintza komunitarioa: zer, zergatik eta zertarako?
Egina
4 2.Tailerrak: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak?
Egina
3 2. Hitzaldia: Ekintza komunitarioa bultzatzeko estrategiak. Bartzelonako Udaleko adibidea
Egina
2 1. Tailerrak: Gipuzkoan zertan ari gara?
Egina
Baliabideak
Ekintza komunitarioa: GFAren eta lurraldeko udalen ekintza publikora bideratutako marko kontzeptual, estrategiko eta operatiboa
3. tailerra: Ekintza komunitarioa. Zer egin daiteke erakunde ezberdinetatik? (sintesia)
1. tailerra. Gipuzkoan zertan ari gara? (sintesia)
Ekintza komunitarioa bultzatzeko estrategiak. Esperientziak. Errenteria eta Mugiment Gipuzkoa.
2. tailerra: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak? (bideo akta)
1. tailerra: Herri txikiak. Gipuzkoan zertan ari gara? (bideo akta)
2. tailerra: Non jarri nahi dugu begirada? Zein dira gure estrategiak edota lan-ildoak? (sintesia)
Ekintza komunitarioa proiektu eta zerbitzuetan. Oscar Rebollo. (gaztelaniaz)
Ekintza komunitarioa: zer, zertarako eta zergatik? Esperientziak. Donostia, GFA eta Zaldibia.
Ekintza komunitarioa: zer, zergatik eta zertarako? Oscar Rebollo. (gaztelaniaz)
Ekintza Komunitarioa bultzatzeko estrategiak: Bartzelonako Udaleko adibidea. Oscar Rebollo. (gaztelaniaz)
1. tailerra: Gipuzkoan zertan ari gara? (bideo akta)