Proiektuen hautaketa
Nori zuzenduta Prozesuan parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako lurralde historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorakoek
Eremu geografikoa: Gipuzkoa
- Parte-hartzaile kopurua 4761
- 2501 Emakumezkoak - 2227 Gizonezkoak - 33 Bestelakoak
Zer lortu nahi da?
Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak direnak hauta ditzazun.
Nola burutu da?
- Parte hartzaileek (gehienez) bost proiektu hautatu ahal izango dituzte.
- Pertsona bakoitzak (edozein partaidetza bide erabili duela ere) behin bakarrik hartu ahal izango du parte.
-
1 TEEN KANALA
Teen Kanala mugikorren bidez kontsumitzen diren edukiak sortzen dituen kanal bat izango litzateke, mezu "hezitzaileak" transmititzeko, nerabezaroa eta generoarekin lotutako balizko arriskuak kudeatzen laguntzeko (substantzien kontsumoa, sexualitatea, joko-apustuak, bullyinga, integrazioa …). Eduki horiek zabaltzeko mekanismoak sortzea hizkuntza eta estetika erakargarriak eta ausartak erabiltzea, eta komunikazioko profesionalen eta hezkuntzako adituen ezagutza eta talentua uztartzea. 150.000 euro
-
2 GAZTEEN AISIA LANTZEN GIPUZKOAKO UDALERRI TXIKIETAN
Proiektu honetan modu koordinatuan lan egingo da 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 10 udalerrien sustapenean, eta helburu izango du pertsonak herritar aktibo bihurtzea eta herriarekiko loturak sortzea, indartzea, astintzea eta eragitea, horrela nerabeen aisialdi duin baterako eskubideak bermatzeko. 150.000 euro
-
3 GAZTEENTZAKO EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO EDUKI DIGITALAK SUSTATZEA
9-14 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzean oinarrituko litzateke. Helburu hauek izango lituzke: gazteek aisialdian euskarazko edukiak gehiago erabiltzea, esparru digitalean euskarazko edukien kontsumoa sustatzea eta euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalak sortzea. 200.000 euro
-
4 LEHEN ENPLEGUA
Enpresei laguntzak eskaintzea lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteak kontratatzeko, eta I+G+b arloetan pertsona horiei zuzentzen den prestakuntza finantzatzea. Gazteei prestakuntza espezifikoa eskainiz gero, horiek berritzeko duten gaitasuna balia daiteke, berrikuntzara bideratutako profil bat sartzeko aukera emanez enpresari. 200.000 euro
-
5 GIPUZKOAKO BASOEN KUDEAKETA INTEGRAL ETA IRAUNKORRERAKO ERAKUNDE BAT SORTZEA
Erakunde hori sortzeak lagunduko luke basoen abandonoari aurre egiten, Gipuzkoako paisaia zainduko luke, basoa herritarren aisialdirako erabilgarriago egingo luke, ekonomia zirkularra bultzatuko luke, Gipuzkoan zura (0km eta lehengai berriztagarria) ekoiztea sustatuko luke, landaketa bateratua sustatuko luke eta CO2 xurgapena handituko luke. 200.000 euro
-
6 KLIMAREKIN KONPROMETITUTAKO HERRITARREN ERRONKAK
Herritarrei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio tailer batzuk diseinatu eta antolatuko lirateke. Klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloko 7 erronkan lan egitea planteatzen da (energia, elikadura, ehungintza, ura, ekonomia zirkularra, mugikortasun iraunkorra eta biodibertsitatea), eguneroko ohiturak aldatzen laguntzeko, gure ingurunearen, gure udalerrien eta klimaren aldetik neutroa den Gipuzkoa baten mesedetan. 200.000 euro
-
7 FAMILIA HARRERAGILEAK BILATZEKO PROGRAMA
Familia-harrera da neurririk egokiena familia-nukleotik bereizi behar diren eta babeserako erakunde publikoak babestu behar dituen adingabeak babesteko. Programa hori abian jartzeak aukera emango luke familia harreragileak erakartzeko estrategia iraunkor bat ezartzeko, herritarrak harrera-modalitate horren garrantziaz sentsibilizatzeko, eta gaur egun haur eta nerabe asko familia baten zain daudela jakinarazteko. 150.000 euro
-
8 GIZARTEA ERALDATZEKO PROIEKTUA, ZAINTZARI BALIOA EMATEKO
Proiektu horren helburuak izango lirateke zaintzak gure bizitzan duen zeregina ikusaraztea eta sozialki neurtzea, zaintzak emakumeek jasaten duten desberdintasunean kolektiboki eta indibidualki duen eraginaz kontzientziatzeko, zaintza partekatzeko mekanismoak ikusarazteko eta ohitura sozialak aldatzeko jardunbide egokiak eskaintzeko. Azken batean, zaintzaren funtzio soziala ikusaraztea litzateke helburua, berdintasunerantz aurrera egiteko. 150.000 euro
-
9 ULER-SAIOAK ETA ULERRIZKETA ESPERIENTZIAK (ULERMEN ETA ULERMEN BABESTUKO SAIOAK)
Ulermen-saioen eta ulermen babestuko metodologia aplikatzea . Helburua da euskaraz ulertzen ez duten (edo oso gutxi ulertzen duten) pertsonek ahozko ulermena lortzea; horri esker, pertsona horiek ingurune naturaletako euskaldunen jarduera uler dezakete, oinarrizko komunikazio-moduetan. Horrek guztiak aukera eman lezake lurraldeko ia biztanle guztiek euskara ulertzeko oinarrizko maila bat lortzea gutxienez. Horrela, ahozko erabileran eragin nahi da, "euskaldun pasiboak" deritzenak biderkatuz. 200.000 euro
-
10 ALZEHIMERRA DIAGNOSTIKATU ZAIEN PERTSONENTZAKO PSIKOESTIMULAZIO TAILERRA ABIAN JARTZEA ARRASATEN
Estimulazio kognitibo egoki batek Alzheimerra duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Proiektu hori abian jartzeko, Gipuzkoako Alzheimerra duten Pertsonen Senideen eta Lagunen Elkarteak (AFAGI) lagunduko luke, eta beste eskualde batzuetan abian jarritako beste 7 tailerrekin bat egingo luke. 90.000 euro
-
11 BIZIKLETAK ADINIK EZ
Lagungarria da egoitzetan dauden adineko pertsonek ibilaldi terapeutikoak egitea boluntarioek gidatutako bizikletetan, hartara pertsona horien bakardade-sentsazioa murrizteko, gogo-aldartea eta ingurunearekiko interakzioa hobetzeko, eta familia-loturak eta belaunaldi arteko konexioa indartzeko. Zerbitzua adinekoen egoitza gehiagotara zabaltzeak ahalbideratuko luke esperientzia horren ondorio onuragarriak lurralde osoan zabaltzea. 75.000 euro
-
12 BELAUNALDIEN ARTEKO GIPUZKOAKO PROTOTIPOA
Legazpiko Udalak eta ADINBERRI Fundazioak, "espazio-prototipo" baten lehen jarduerak abiarazi nahi dituzte, belaunaldien arteko harremanak bateratzeko gai izango dena. Ondoren, prototipo horren eredua eta zerbitzuak gure lurraldeko hainbat herritara heda litezke. Jarduerak adin guztiei eta familia osoko kideei zuzenduta egongo lirateke: asistentzialak eta terapiak, sozialak eta bizikidetzakoak, ezagutzakoak, aisialdiko ekitaldi eta jarduerak, "kirol txikiak" edo barne-ariketak eta jarduera ekonomikoak. 200.000 euro
-
13 ARTISTA PLASTIKOEI OBRAK EROSTEA GORDAILUAREN BILDUMA OSATZEKO
Eskultore eta artista plastiko guztiei laguntzeko modurik eraginkorrenetako bat haien lana erostea da. Sarrera bat izateaz gain, bilduma publiko batean egotea ibilbide profesionalaren aintzatespena ere bada, eta, beraz, etorkizunerako aukera berriak ekar ditzake. Gainera, inbertsio hori eginez, Aldundiak bere bilduma osatuko luke, Gordailuan arte garaikidearen presentzia areagotuz. 200.000 euro
-
14 FORMATU TXIKIKO KULTURA-EKITALDIAK PROGRAMATZEA GIPUZKOAKO LURRALDE OSOAN
Formatu txikiko kultura-ekitaldiak udalen ardurapean daude, eta udalerri txikietan zailtasunak dituzte ekitaldi horiek programatzeko eta finantzatzeko. Dirulaguntzen lerro berri horrekin (talde ez-profesionalen kontzertuak, formatu txikiko ikuskizunak, hitzaldiak, abesbatzak, etab.), kulturaren aldeko dinamika berriak sortuko lirateke eta kultura-sektoreko profesionalentzako lan-aukerak zabalduko lirateke. 200.000 euro
-
15 KULTURA ETA ARKITEKTURA ONDAREA BIRGAITZEKO ETA KONTSERBATZEKO LERRO EKONOMIKOA ZABALTZEA
Gipuzkoan, gure kultura ondareko eraikin eta elementu asko ditugu, birgaitze-lanak egiteko inbertsioa behar dutenak. Jarduera honen bidez, gure ondarearen zati batek pairatzen duen egoera gainditzen lagunduko litzateke, beste diru-sarrera asko lortzen lagunduko luke, eta Gipuzkoako herritarrak lurraldean dagoen ondare-balioaz jabetzen lagunduko luke. 200.000 euro
-
16 GIPUZKOA BIZIKLETAZ APP-AREN DISEINUA
GipuzkoaBizikletaz aplikazioak hauek izango lituzke: ibilbideak, ostatu zerbitzuak, bizikletak alokatzeko eta konpontzeko guneak, kultura eta turismo intereseko guneak, garraio publikoaren inguruko informazioa, gidak eta mapak, eta ibilbideen kalkulagailu bat. App horrek Gipuzkoako Bidegorrien Sareari buruzko informazioa hobetuko luke, dauden aukeren berri emanez, bai mugikortasunari dagokionez, bai turismoari, aisialdiari, kirolari eta osasunari dagokienez. 200.000 euro
-
17 BIDEGORRIEN GENERO INPAKTUAREN AZTERKETA
Azterlan soziologiko bat egitea proposatzen da, emakumeek bizikleta-bideak nola erabiltzen dituzten jakin ahal izateko, eta, horrela, emakumeek eta neskatoek garraio hori gehiago erabil dezaten bultzatzeko jarduerak identifikatzeko, bai eta bizikleta sustatzeko ekintza-proposamenak egiteko ere, betiere genero ikuspegia kontuan hartuta eta erabilera modalaren banaketa orekatuago bat lortzen laguntzeko. 200.000 euro
-
18 LANDA UDALERRIETAN MUGIKORTASUNA HOBETZEKO AZTERLANA
Landa udalerrietan mugikortasun kolektiboa hobetzeko aukerei buruzko azterlanak honako helburua izango luke: prozesu parte-hartzaileen bitartez zeharkako irtenbideak diseinatzea, hartara gizarte kohesioa eta erresilientzia komunitarioa hobetzeko, ingurumen kostuak eta inpaktuak murrizteko, eta laguntzeko biztanleria finkatzen, turismoa sustatzen eta landa-eremuetako eta haien joan-etorrietako gaueko aisiako segurtasuna bermatzen. 200.000 euro
Orain zuk erabakiko duzu zer proiektu sartuko den 2021. urteko aurrekontuan
Zure iritziz zeintzuk dira 5 proiektu interesgarrienak?
Aukera posibleak
Parte-hartze Guztiak
Aukeratutako aukerak
Sexuaren arabera parte-hartzea
Adinaren arabera
Udalaren arabera
Online Parte-hartzea
Aukeratutako aukerak
Sexuaren arabera parte-hartzea
Adinaren arabera
Udalaren arabera
Beste Parte-hartzeak
Aukeratutako aukerak
Sexuaren arabera parte-hartzea
Adinaren arabera
Udalaren arabera
Erlazionatutako dokumentuak
Ez dago erantsitako dokumenturik