1. Ekarpenak Aurrekontu Irekien Protokoloari 2021/01/19 - 2021/02/17 Herritarrek Aurrekontu Irekien Protokoari ekapenak egiteko aukera izango dute. Informazio gehiago Protokoloari ekarpenak Data: 2021/02/17 Informazio gehiago
2. Herritarren proposamenak aurkeztea 2021/02/26 - 2021/03/31 Noiz har daiteke parte? Otsailaren 26tik martxoren 31a arte herritar proposamenak jasoko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiko 2021. urteko aurrekontuak osatzeko asmoz. Non burutuko da proposamenen bilketa? Zure proposamenak helarazteko 4 bitarteko eskaintzen dizkizugu: gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean. Etxeetara iritsiko diren txartelen bidez. Topaketa digitaletan. Udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko informazio-bulegoetan. Nork parte hartu dezake partaidetzazko prozesu honetan? Prozesu honetan parte ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok. Nola aurkeztu behar dira proposamenak? Garrantzitsua da zure proposamena idazterakoan honako baldintza hauek kontuan hartzea, hautatutako proiektuetako bat izateko aukera gehiago izango baituzu. Covid-19tik eratorritako ondorio sozial eta ekonomikoak murrizten lagunduko duten proposamenak. 6 gai hauen barruan sartzen diren proposamenak: Enplegua eta aktibazio ekonomikoa; Gizarte-eremua; Gazteria; Adinekoak; Kultura-hezkuntza eremua; eta Mugikortasun jasangarria. 200.000tik beherako proposamenak. Erakunde publiko edo pribatuei dirulaguntzak edo laguntza ekonomikoak esleitzea ez dakarten proposamenak. Foru-eskumenekoak diren proposamenak. Informazio gehiago Herritarren proposamenak jasotzea Hasiera data: 2021/02/26 Amaiera data: 2021/03/31 Prozesuan parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako lurralde historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorakoek Parte hartu
3. Proposamenen bideragarritasun azterketa 2021/04/01 - 2021/04/30 Hilabeteotan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek aztertuko dituzte martxoan zehar jasotako proposamen guztiak, eta protokoloan ezarritako baldintzak beteko dituztenetatik, zerrenda bat egingo da kontuan hartzeko proposamen guztiak jasota, kategoria hauetan sailkatuz: Enplegua eta aktibazio ekonomikoa. Gizarte arloa. Gazteria. Adinekoak. Kultura-hezkuntza arloa. Mugikortasun iraunkorra. Informazio gehiago
4. Gizarte Kontseiluaren kontrastea 2021/05/01 - 2021/05/09 Proiektuak Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluarekin kontrastatuko dira, eta hark erabakiko du bozkatzeko zein 18 proiektu jarriko diren herritarren eskura. Informazio gehiago
5. Proiektuen hautaketa 2021/06/01 - 2021/06/30 Herritarren parte hartzea eskatuko dugu berrio, gipuzkoar bakoitzak aukera izan dezan 18 proiektu horietatik gehienez bost proiektu hautatzeko. Informazio gehiago
6. Prozesuaren emaitzak 2021/07/01 - 2021/07/31 Boto gehien jaso dituzten bost proiektuak eta bozketan parte hartu duten herritarren kopurua argitaratuko ditugu. Informazio gehiago
7. Aurrekontuen tramitazioa, ebaluazioa eta jarraipena 2021/09/01 - 2021/11/30 Prozesua amaitu ondoren, harremanetan jarriko gara prozesuan parte hartuko zuen pertsona bakoitzarekin sartutako proiektuen inguruan informatzeko. Era berean, partaidetzazko prozesuan zehar ateratako ondorio nagusiak jasoko dituen txosten publikoa egingo dugu. “Aurrekontu Irekiak” partaidetzazko prozesuaren markoan herritarrek lehenetsitako proiektuen banan-banako jarraipena burutuko da. Informazio gehiago