Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/28
Ingurumena"Ekonomia zirkularra modelatzen" erakusketan lurraldeko lanbide-heziketako hamaika ikastetxetako ikasleek sortutako eskulturak biltzen ditu, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan birziklatutako materialak arte bihurtzeko.
2025/11/26
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak ekonomia zirkularra, berrikuntza akademikoa eta gizarte-ekintza sustatzen dituzten emakumeen lidergoa aitortzen du, etorkizun bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 enpresa eta erakunde laguntzaile aitortu dituzte elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoagatik.
2025/11/24
IngurumenaEkitaldiak, Jasangarritasun Departamentuak Basque Culinary Centerrekin eta Mahaia Kolektiboarekin batera bultzatuta, Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratuko dio bildutako guztia.
2025/11/21
IngurumenaAurten, bisitariek zuzeneko birziklatze-laborategi bat esperimentatu ahal izango dute lehen aldiz Sutargiren eskutik, eta Gipuzkoako materialen lehen liburutegia den Materiategi LabNK kontsultatu ahal izango dute.
2025/11/19
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziaren bidez, sustatutako jarduerak 2,7 milioi euroko inbertsioa dakar, eta xede du Debagoieneko mugikortasun jasangarriagoa egitea, zein saneamendu integrala hobetzea.
2025/11/19
IngurumenaJasangarritasun Departamentua da edizio berri honen buru. Asteak hezkuntza, berrikuntza eta konpromiso soziala uztartzen dituzten hamaika jarduera ditu, azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean, lurraldeko hainbat tokitan.
2025/11/17
IngurumenaAkordioak urrats berri bat ezartzen du bi erakundeen arteko lankidetzan, enpresa txiki eta ertainei jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren arloko Europako arau-esparrura egokitzen laguntzeko.
2025/11/12
IngurumenaProgramak 23 neurri jasotzen ditu, osasuna, landa-ingurunea eta natura-ondarea babesteko egutegiarekin eta aurrekontuarekin.
2025/11/10
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak ekimen aitzindari bat abiarazi du, Adegi, Elkargi eta Gipuzkoako Ganberarekin lankidetzan, lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartzeko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko.
Mónica Pedreira eta Ana Priede Trantsizio Ekologikoko eta Lankidetzako zuzendariek Sheroes Hangout proiektuaren sustatzaile den Bekoz Beko Gipuzkoako elkartea hartu dute Aldundian.
2025/10/23
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak berretsi egiten du Moda Jasangarriaren XVIII. Jardunaldian pertsonak eta planeta zaintzen dituen ehun-ereduarekiko konpromisoa.
2025/10/22
Ingurumena2025eko Energia Jardunaldietan hogei aditu baino gehiago bildu dira Naturkliman, trantsizio energetikoaren erronkak aztertzeko.
2025/10/18
Ingurumena28 metroko luzera, 3,9 metroko zabalera eta 15 tonako pisua duen egituraren instalazioa mugarri garrantzitsua da bidegorri berria egiteko orduan, eta urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran amaitzea aurreikusten da.
2025/10/16
IngurumenaProiektuak Fundiciones del Estandako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia girotzeko, eta, horrela, energiaren % 60 aurreztea eta urtean 43 tona CO2 murriztea lortzen da.
2025/10/11
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Blue Ambassadors sarearen sorrera bultzatzen du, itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko eta ozeanoen etorkizun jasangarria sendotzeko helburuarekin.
2025/10/03
IngurumenaLurraldeko 145 eragile ekonomiko baino gehiago sarean ari dira lanean GK Recycling klusterraren bidez, ekonomia zirkular lehiakorra eta berritzailea bultzatzeko.
2025/10/02
IngurumenaBlue Expedition ekimenak geldialdia egingo du Pasaian, Santanderren eta Avilesen, herritarrak sentsibilizatzeko eta itsas eragileak itsasoaren defentsan aktibatzeko jarduera-programa komun batekin.
2025/09/29
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak medikuntzan, psikologian, elikaduran, haurtzaroan, landa-komunitateetan eta artean adituak diren dozena bat pertsona bildu ditu krisi klimatikoaren inpaktu emozionalei nola aurre egin eztabaidatzeko.
2025/09/25
IngurumenaJarduketa 133.500 euroko inbertsioarekin finantzatu du Jasangarritasun Departamentuak, eta jarraipena ematen dio Alegia – Ikaztegieta tarteari. Bidegorri-sare gero eta konektatuagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa da eskualdean.
2025/09/24
Ingurumena40 gizarte-, enpresa-, zientzia- eta erakunde-eragilek baino gehiagok bat egin dute Kantauriko Aliantza Urdin handiarekin, Gipuzkoatik Arku Atlantikoaren trantsizio ekologikoaren buru izateko.
2025/09/23
IngurumenaAtaunen, Jasangarritasun Departamentuak sendotu egin du Gipuzkoako trantsizio energetikoan duen lidergoa, udalerrian energia-komunitate bat sortzea sustatuz, energia demokratizatzeko, faktura merkatzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko funtsezko tresna gisa.
2025/09/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarraitasun Departamentuak ezinbesteko eztabaida ireki nahi du: nola eraldatu ekotantsietatea eta beldur klimatikoa konpromiso eta ekintza positibo.
2025/09/18
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak aurrera egiten du Gipuzkoako hondartzetan: gaikako bilketa handiagoa, ingurumen-intzidentzia txikiagoa eta herritarrak gero eta kontzientziatuagoak.
2025/09/18
IngurumenaZinemaldiaren 73. edizioan, 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri estreinatu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eman du, eta material birziklatu eta birziklagarriekin egin da osorik.
2025/09/17
IngurumenaAurten, tailerrak Luberri BHIn (Donostia) eta Arrasate BHIn (Arrasate) egingo dira, bizikletaren kultura lurraldeko geletara eramateko apustua sendotuz.
2025/09/05
IngurumenaHitzarmenak aukera emango du prebentzio-estrategien eraginkortasuna ebaluatzeko eta lurraldean elikagai-hondakinak kudeatzeko eredua hobetzeko. Aldundiak 10.000 euro bideratuko ditu hitzarmen horretara.
2025/09/04
IngurumenaInstalazioa Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean sartzen da, bero-boladen aurrean babesteko, aisialdirako eta osasunerako gune gisa.
2025/09/03
IngurumenaLabore Txingudi, Naturtzaindia eta Aranzadi elkarteek guztira 18.428 euro jaso dituzte ingurumenean eragina duten proiektuak garatzeko.
2025/07/30
IngurumenaTarte berriak 4,15 kilometro izango ditu, horretarako Foru Aldundiak 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguruko, eta Gipuzkoan mugikortasun eredu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko du.
2025/07/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak abian jarritako 80.000 euroko dirulaguntzari esker, Irungo Udalak 6.765 euro jasoko ditu hiriko babesleku klimatikoen sarea abian jartzeko. Udalaren babesleku klimatikoen sareak askotariko 30 espazio biltzen ditu dagoeneko: irisgarriak dira, eta herritarrei erosotasun termikoa eskaintzen diete, muturreko tenperaturei aurre egiteko.
2025/07/17
IngurumenaMetal 78 enpresako instalazioa Espainan lehenengoa izango da prozesu hidrometalurgikoak % 100 aplikatzen platinoa, paladioa edo errodioa bezalako material kritiko preziatuak berreskuratzeko, material horiek funtsezkoak baitira Europar Batasunaren garapen industrial eta teknologikorako.
2025/07/17
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak lurraldeko enpresak, zentro teknologikoak eta erakundeak bildu ditu RENOCICLA programaren aukerak aztertzeko, eta Espainiako Gobernuko Ekonomia Zirkularreko ordezkari Alejandro Doradoren partaidetza nabarmena izan du.
2025/07/16
IngurumenaJosé Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Gela bisitatu du. Bertan, bi akordio estrategiko sinatu ditu EHUrekin, 46.000 euroko zenbatekoarekin.
2025/07/14
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 350.000 euro bideratuko ditu CIDETECen Naturklima laborategiaren ekipamendura, bateriak birziklatzetik datozen materialak karakterizatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Andade GKEak urtebete baino gehiago daramate elkarlanean material sozio-sanitarioari bigarren bizitza bat emateko.
2025/07/07
IngurumenaBirziklatze-tasa % 52,77koa da 2024an, eta gaikako bilketa % 59,22koa da. Hondakinen sorrera % 8 murriztu da 2010. urtearekin alderatuta.
2025/07/07
IngurumenaAutokontsumo kolektiboari esker, Getariako 253 familiak eta saltokik zero kilometroko eguzki-energia jaso ahal izango dute, beren faktura energetikoa % 30 murriztuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.
2025/07/03
IngurumenaNaturklimak lehen mailako adituak biltzen dituen nazioarteko topaketa bat hartu du, baterien sektoreko ekonomia zirkularraren erronkak eta aukerak aztertzeko, trantsizio energetikorako funtsezko esparrua baita.
2025/07/02
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak Gloria Vázquez izendatu du Ingurumen Administrazioko zuzendari berri, José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Departamentuaren barruan.
2025/06/27
IngurumenaDonostia eta Zarautz izango dira kongresuaren egoitzak. Penintsula osoko eta Europako agenteak bilduko ditu, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriaren inguruan.
2025/06/24
IngurumenaJapan Community Power Association erakundeak Naturklima bisitatu du, energia komunitateen Gipuzkoako eredua ezagutzeko, ezagutzen trukea indartzeko eta energia trantsizio globalean aurrera egiteko.
2025/06/19
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 72.500 euro inbertitu ditu etxebizitzak, enpresa txikiak eta udalerriko elkarte bat hornituko dituen energia-komunitate berritzaile batean.
2025/06/19
IngurumenaKlima-aldaketa ez da etorkizuneko mehatxua, egungo errealitatea baizik. Egoera horren aurrean, Gipuzkoak ahots adituak bildu ditu Miramar Jauregian, informazio-sistemek arriskuak aurreikusteko, bizitzak salbatzeko eta lurraldea babesteko modua aztertzeko.
2025/06/16
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 2030era arte kudeatuko dituela instalazioak, eta 2027an 88 udalerrietara iristeko helburua ezarri du.
2025/06/13
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du lurraldeko hamar garapen agentziekin, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta pobrezia energetikoaren aurkako borroka tokiko eta partaidetzazko ikuspegitik sustatuko dituzten energia planak bultzatzen jarraitzeko.
2025/06/09
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 3,35 milioi euro bideratuko ditu aurten itsasertzaren kudeaketa integralerako.
2025/06/06
IngurumenaAldundiak bere eraikin eta instalazioen energia-kontsumoa % 25 murriztea lortu du 2015 eta 2024 artean. Aurrerapen horien ondorioz, lurraldea bide egokian dago 2030erako ezarritako kontsumoaren % 35eko murrizketaren helburua lortzeko.
2025/06/06
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 28.500 euro bideratuko ditu jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko prestakuntza sustatzeko.
2025/05/29
IngurumenaHondakinen materiategi bat da, lurraldeko enpresetatik berreskuratutako materialak biltzen, katalogatzen eta erakusten dituena, eta balio erantsi handiko baliabide bihurtzen dituena, beste sektore batzuetan berrerabiltzeko, hala nola diseinuan, arkitekturan, hezkuntzan edo industrian.
2025/05/26
IngurumenaJosé Antonio Asensio Jasangarritasuneko foru diputatuak eman dio hasiera bizikleten lapurretaren fenomenoa aztertu eta konponbideak proposatzeko asmoz adituak, arduradun instituzionalak eta tokiko eragileak batu dituen jardunaldiari.
2025/05/23
IngurumenaIbai Ikastolak 36.000 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departamentuaren laguntza-programaren barruan. 2025ean Aldundia guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/05/22
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 12 milioi euro bideratuko ditu hemendik 2027 urtera, hondartzen funtsezko zerbitzuak finantzatzeko, udalerrien eskaerei erantzuteko, batez ere udalerri txikienei. Horrek 4 milioi eurotik gorako inbertsio gehigarria dakar.
2025/05/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak berriro ekin die Recycling Top topaketei, sektoreko enpresen arteko lankidetza indartzeko eta Gipuzkoako ekoizpen-sare jasangarria ikusarazteko.
2025/05/21
IngurumenaHaurtzaro ikastolak 11.368 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departametuaren laguntza-programaren barruan, eta 2025ean guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/05/19
IngurumenaUdaberriko bilketa, maiatzaren 23an eta 24an, funtsezkoa izango da 17.000 pertsona baino gehiagori udazkenera arte elikagaien banaketa bermatzeko.
2025/05/16
IngurumenaAndy Stalman, Paula Fernández Ochoa, Jacob Petrus eta José Ignacio Asensio izan dira Tabakaleran jasangarritasuna, komunikazio klimatikoa eta eraldaketa soziala uztartzen dituen jardunaldiaren protagonistak.
2025/05/14
IngurumenaEkimen horri esker, Fagor Taldeko Fagor Ederlan kooperatibaren Aretxabaletako plantako soberakin termikoa Ibarra kiroldegiraino bideratu ahal izango da, hiriko bero-sare baten bidez. Zati batean "Euskadiko 2021-2027 EGEF" Europako funtsekin kofinantzatuta dago.
2025/05/14
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentua eta Usurbilgo Lanbide Eskola hitzarmena sinatu dute gazteak jasangarritasunean prestatzeko.
2025/05/06
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, enpresa eta zentro teknologikoekin batera, Living Lab Eskuzaitzeta proiektua aurkeztu du.