Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak Zikloteka Bizikletaren Dokumentazio Zentroaren inguruan duten lankidetzaren ondorioz,  bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko dokumentu teknikoen ZIKLOTEKA# bilduma eskaintzen dugu.

Gure helburu nagusia da ezagutza-oinarriak eta jarduera-ildoak ematea, teorikoki eta praktikoki lagungarriak izan daitezen bizikletaren sustapenaren arloan lan egiten duten pertsonalentzat, erakundeentzat eta elkarteentzat.

Bizikleta partikularrak ostea Espainian

Bizikleta partikularrak ostea Espainian

Bizikletak ostea etengabe hazten ari den fenomeno konplexu eta garrantzitsua da, eta ez dio soilik eragiten eguneroko bizimodurako bizikletaren erabilera finkatzeari, baizik eta, aldi berean, jende gehiago bizikleta-mugikortasunera erakartzeko potentzialtasunari ere zuzenean eragiten dio. Haren ezaugarriak zehaztea eta arrazoietan sakontzea ezinbestekoa da, bizikleta sustatzeko politiken bidez eraginkortasunez aurre egin ahal izateko. hala ere, ez dago gaztelaniazko eta euskarazko dokumentazio zientifiko eta tekniko asko, bizikletak osteari ikuspegi integral batetik heltzen diona. Helburu horrekin, gai horri buruzko txosten bat egiteko eskatu zaie bizikleta bidezko mugikortasunaren arloan eskarmentu handia duten bi aholkulariri: Esther Anaya Boig eta Jenny Douch.

ZIKLOTEKA#1

Pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak eta tokiko mugikortasun politikak

Ziklotekak, Bizikletaren Dokumentazio Zentroak, bizikleta bidezko mugikortasuna ardatz duen argitalpen teknikoen bildumaren lehen zenbakia argitaratu du. Lehenengo zenbaki honetan arreta jarri nahi izan dugu txirrindularitza elektrikoak tokiko politiken esparruan duen zeregin potentzialean, bere onurak eta aukerak azalduz, aldi berean, dituen mugaz eta arriskuaz ohartuta. Erronka horri behar bezalako zorroztasun teknikoaz heltzeko, Ziklotekak Alfonso Sanz Alduán geografo, matematikari eta gea21 SLko teknikari hirigilearen partaidetzaz baliatzeko ohorea izan dugu.