​​​​​​
 

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak komunikazio irudi berritua aurkezten du: «Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta-bideen sarea».

Gipuzkoako belaunaldi berriko mugikortasunerako beste bultzada bat da, behin betikoa izango dena.  Mugikortasun berdea, bidezkoa eta soziala. Mugikortasun horrek konektatu egiten gaitu, lurralde gisa, bai gure baliabide naturalekin, bai gure udalerriekin.

Irudi berri horrek ez du esan nahi iraganarekikoa eten egin behar denik, ezta iraganari uko egin behar zaionik ere. Aurrera egiten jarraitu nahi dugu, hain zuzen ere, lortutako esperientziatik ikasiz; izan ere, 20 urte baino gehiago daramatzagu Gipuzkoako txirrindularien eta oinezkoen mugikortasunaren alde lan egiten, eta, horri esker, nazioan erreferente bihurtu gara.

Azken batean, irudi horrek departamentuaren balioak eta etorkizunari begira dugun apustu estrategikoa irudikatzen ditu.

​​​​​​​
 

Nor garen

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko webgunea da Bizikletaz.

Izan ere, gure departamentuak honako helburu hau du, besteak beste: hiri- eta hiriarteko mugikortasun aktiboa eta ingurumenean eragin gutxien duten garraiobideak bultzatzea.

Zehazkiago, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Sarea planifikatzeaz, egiteaz eta kudeatzeaz arduratzen da, eta baita bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko estrategiak asmatzeaz eta garatzeaz ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilbide luzea du bizikletaren eta mugikortasun iraunkorraren sustapenean, eta horren ondorioz, Bizikletaren Defentsaren aldeko Koordinakundearen 2013ko Mugikortasun Iraunkorrari ConBici saria jaso zuen.

Bizikleta bidezko mugikortasunarekin duen konpromisoa Estatuko eta nazioarteko zenbait saretan parte hartzean islatzen da. Sare horiek ibilgailu hori bultzatzearen alde lan egiten dute, hala nola Bizikletaren aldeko Hirien Sarean, Espainiako EuroVelo Koordinazio Zentroan eta Cities and Regions for Cyclists sarean.

 

Bizikletaren Kontseilua

Bizikletaren Kontseilua bizikletan egindako mugikortasun kontuetan aholkularitza organo gorena da Gipuzkoan.

Bizikletaren Kontseilua partaidetza eraginkorrerako organo izateko sortu da, eta Gipuzkoako gizarteko sentsibilitate guztiak hartzen ditu kontuan.

Haren zeregina dira, besteak beste:

  • Bizikleta mugikortasunarekin zerikusia duten arautegi aurreproiektuei, planei eta proiektuei buruzko proposamenak egitea.
  • Hezkuntza arloan neurriak proposatuko ditu, bizikletaren erabilerari buruz gipuzkoarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko.
  • Herritarren parte hartzea sustatuko du bizikleta mugikortasunaren alorrean.

Kontseilua hogeita hamar kide inguruk osatzen dute.

Hainbat erakunde daude ordezkatuta: Batzar Nagusiak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako udalak eta eskualdeetako garapen agentziak, EHU, eta hiriko bizikletaren mugikortasunarekin, oinezkoen mugikortasunarekin eta ingurumena babestearekin zerikusia duten elkarteak.

Gutxienez urtean bi aldiz elkartzen da.

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren arautegia onartzen duen 70/08 Foru Dekretua

 

Gipuzkoa Bizikletaz

Gehiago jakin nahi duzu?

Gipuzkoa Bizikletaz gehiago ezagutu nahi baduzu bisitatu gure harremanetarako orria.