
Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiak zehaztu, sistematizatu eta bideratzen du bizikletaren eta bizikleta-bideen erabilera bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu behar dituen politikak eta jarduera-ildoak kudeaketa eta gauzatzea.
Bere azken helburua da Gipuzkoan Bizikleta Sistema Integrala eratzea, hau da, bizikleta erabiltzeko baldintzak osatzen dituzten zerbitzu, azpiegitura eta araudi multzoa. Sistema horren asmoa da bizikleta erabiltzen duten pertsonen kopurua nabarmen handitzea, hori baita autoak eta motorrak neurriz kanpo erabiltzeko alternatiba nagusietako bat. Horrela, Gipuzkoa bizikletaren normalizazioaren parametro europarretan kokatzeko, eta mugikortasun aktibo, jasangarri, osasungarri eta segurua gehien bultzatzen duten eskualdeen multzoan sartze aldera.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Arauan aurreikusten da estrategia hori, eta gauzatzeko behar diren baliabideak, haien denbora-programazioa, beste administrazio eta eragile batzuekiko koordinazio-sistemak eta haiek ebaluatzeko mekanismoak ere zehazten ditu.