
Interreg POCTEFA europear programa
(2025 – 2029)
MUGAZIKLO
Bizikleta bidezko mugikortasuneko mugaz gaindiko ibilbideak finkatzeko eta garraio aktibo, jasangarri eta integratua bultzatzeko proiektua
EFA153/04 MUGAZIKLO proiektuak mugaz gaindiko mugikortasun jasangarria, interkonektatua eta multimodala sustatzeko helburuari erantzuten dio, Gipuzkoak, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak partekatzen duten espazioan.
Helburua bizikletaren erabilera bultzatzea da, garraiobide aktibo eta jasangarri gisa, bizikletentzako tarte eta ibilbide berriak sortuz, herritarrak sentsibilizatuz eta inguruko zerbitzu eta azpiegiturak hobetuz.
Honako bost bazkidek bultzatzen dute mugaz gaindiko proiektu hau:
Hiru lurraldeetan Bizikletentzako Ibilbideen Mugaz Gaindiko Sarea sortzeko asmoz bideratuta dago proiektua, eta, horretarako, hainbat azpiegitura eta zerbitzu biltzen ditu.
Proiektuak 5 ekintza aurreikusten ditu:
Proiektu horren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu du Errenteria eta Irun arteko 4,6 km-ko tarte bat eraikitzea, eta, hala, aurrera egingo du Donostia, Hendaia eta Nafarroa lotzeko bidean, eta, horrela, Baiona, Donostia eta Iruñea lotuko dituen bizikleta-ibilbide zirkular bat egituratzen joango da, estatu mailako eta Europako beste garraiobide eta bizikleta-sare batzuekin bat egingo duena.
Proiektua 2025etik 2029ra bitartean garatuko da, eta guztira 5.978.753,00 euroko aurrekontua izango du, horietatik 1.461.770,63 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko dituelarik.
Proiektu honen % 65a FEDER funtsak finantzatzen du, Interreg POCTEFA programa europarraren bidez.
EGEF Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren helburu nagusietako izan zen Gipuzkoan hiriko mugikortasun jasangarria sustatzea, bai mugikortasuna bera hobetzeko, bai garraiobideek berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen saiatzeko. Europak EGEF Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako Gipuzkoan hiriko mugikortasun jasangarria sustatzeko egin beharreko jardueren finantzaketan parte hartzeko onartu zuen aurrekontua 3.689.056 eurokoa da. Inbertsioa, guztira, 7.378.112 eurokoa izan zen. Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, zenbait jarduera egiteko asmoa zuen helburu hori lortzeko bidean eta EGEFek horien finantzaketan parte hartu zuen 2014-2020 aldian.

Zehazki, aurreikusitako jardueren artean zeuden hirien artean bizikleta-bideak eta oinezkoentzako bideak eraikitzea, Gipuzkoako Bizikleta-bideen Arlokako Lurralde Planean osatutako sarearen diseinua kontuan hartuta. Hala, Gipuzkoako hiriguneak elkarri lotuta geldituko dira, baita hirigune horiek industrialdeekin, isolatutako auzoekin eta bizikleta-bidearen trazatuan dauden beste erakargune batzuekin ere.
Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014-2020 aldian garatu zituen jarduera nagusietako batzuk: Anoeta-Tolosa tartea, Itsasondo-Ordizia tartea, Bergara-Elorregi tartea, Errekalde-Lasarte tartea eta Lasarte-Txikierdi tartea. Tarte hauek 7,4 kilometroko luzera dute eta 4,1 milioi euroko inbertsioa suposatu zuten. Halaber, Eibar-Maltzaga bidegorriaren eraikuntza ere kofinantzatzea lortu zen. Proiektu hau zailtasun tekniko handikoa da, ibilbidearen konplexutasunarengatik eta zeharkatu behar dituen bide- eta tren-azpiegiturengatik. Ia bi kilometrotako tarteak 5 pasagune ditu ibaiaren ondoan. Proiektuaren aurrekontua 5,1 milioi euro da.
Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek 2016-2019 “Ederbidea” proiektua abiarazi zuten; garraio iraunkorreko ekimen bat da, mugaz haraindiko lankidetzakoa, joan-etorrietan bizikletaren erabilera bultzatzekoa, bai egunerokoan bai turismoaren arloan.
“Bide eder” horrek Iruñea, Donostia eta Baiona lotze aldera 240 kilometro inguruko bizikleta-bide egitea aurreikusten zuen –haietako 90 inguru, sortu berriak–. Eta, halaber, bizikleta bultzatzeko politika komun bat garatzeko aukera emango du hala aisialdiko eta turismoko alderdian nola eguneroko joan-etorrietan.
Hona hemen helburu batzuk: isurketa kutsagarriak murriztea eta aurrera egitea garraioaren iraunkortasunean, zirkulazioa arintzea, herritarren osasuna hobetzea eta turismo arloko produktu komun bat sortzea.
Helburu horretarako, hainbat jarduketa egingo dira: mugikortasun-jarduketak (seinaleak, hiriko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzeko neurriak, trukatze teknikoak); mugitzeko ohituren gaineko sentsibilizazio- eta prestakuntza-lanak (ekitaldiak, ibilbideko gidak); eta zerbitzuen sustapena (alokairua, konponketa, transfer zerbitzuak, eta abar).
Bizikletaz mugitzeko 2016-2019 garraio iraunkorreko planak 9,4 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ziren guztira, eta 6,1 milioi euroko laguntza jaso zuen Poctefa-Interreg programaren aldetik (%65 Europaren ekarpena da), Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez.
Ederbideari esker, hiru hiriburuen arteko lotura gertuago egongo da bizikletaz ibiltzeko prestatuta dagoen 238 kilometroko sare baten bitartez. Aurretik, mugaz haraindiko lurraldeak 132 kilometro zituen. Ederbideak jarraitutasuna eta konektibitatea erraztu ditu beste 90 kilometro eginez; haietarik, 46 bidegorrietatik (bizikletetarako soilik) edo bide berdeetatik doaz (motorrik gabeko erabileretarako: oinezkoak, ziklistak, patinatzaileak, mugikortasun urriko pertsonak) eta gainerako 44ak ibilgailu motordunetarako intentsitate gutxiko bideetatik.
Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 programak Espainia, Frantzia eta Andorrako muga-lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzen du mugaz haraindiko lankidetzaren bitartez. Lurraldeko garapen-aldeak gutxitzen lagundu, eta indarrak batzen ditu lurraldearen garapen iraunkorra eta hura osatzen duten eskualdeen kohesioa lortze aldera. Europar Batasunak parte hartzen du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du hein batean.