BIZIKLETAREN ERABILERA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK
Bizikleta ohiko garraiobide gisa erabiltzea sustatzen duten ekintzak bultzatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Nagusiak ondorengo dirulaguntzak eskaintzen ditu:
UDALENTZAKO DIRULAGUNTZAK:
- Bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026eko deialdia.
- Eguneroko bizikleta bidezko mugikortasuna eta ziklologistika sustatzeko neurri integratuen paketeak barne hartzen dituzten proiektuak egiteko oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia.
ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK:
Bestalde, Jasangarritasun Departamentuak, beste diru-laguntza lerro batzuk argitaratu ditu, eta diru-laguntza xede diren programen ekintzen artean, bizikletarekin zerikusia duten hainbat jarduera diruz laguntzeko modukotzat jotzen ditu:
Laguntza honetan diruz lagun daitekeen ekintzetako bat bizikleta-aparkalekuak erostea da.
- Ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak
Besteak beste, bizikletak berreskuratzeko edo bigarren eskuko bizikletak salerosteko azoka txikiak egiteko ekintzak babesten ditu.