COVID-19 Gipuzkoan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
150 kasu edo gehiago
100 eta 149 kasu artean
60 eta 99 kasu artean
60 kasu baino gutxiago
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

COVID-19 Datuak Euskadin

 Ikusi txostenak

Kontsultatu Euskadin koronabirusaren egoerari buruz Osasun Sailak eguneratzen duen informazioa eta buletin epidemiologikoak.

 

Hartutako neurriak eta araudia

Aldundiak hartutako neurriak

Koronabirusa dela-eta gertatzen ari den ezohiko egoeraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako neurriak hartu ditu.

 

Azken albisteak

+

COVID-19aren aurrean babes gomendioak

Nola babestu?

Deskargatu

Eta gaixo banago?

Deskargatu

Bideoak

Koronabirusa prebenitzeko gomendioak bideoa

Maskara Beti bideoa

Neurri berriak eta iradokizunak

Bilakaera epidemiologiko positiboari esker, Lehendakariaren Dekretu bidez amaitu da Osasun Larrialdia. Hala ere, osasun-krisia ez da amaitutzat eman behar. Beharrezkoa da prebentzio-jarrera zibikoa izatea.

Osasun Sailburuaren agindu baten bidez, maskarak nahitaez erabili behar dira, edukiera %80koa izango da 5.000 pertsonatik gorako esparru itxietan, eta debekatuta dago jatea edo edatea ekitaldietan barruan zein kanpoaldean.

Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldi guztietan eta erabilera publikoko establezimenduetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezartzen dituen Jarraibideak eta Gidak errespetatu beharko dira.

Ondoriorik gabe geratzen dira ordutegiak, edukierak edo jardueren egituraketa mugatzen zuten gainerako neurriak.

  • Espazio itxiak. Nahitaezkoa da erabilera publikoko edozein espazio itxitan, esate baterako, merkataritza.
  • Aire zabalean. Jakina, edozein aglomeraziotan eta pertsonen arteko distantzia mantentzea ezinezkoa denean.
  • Ostalaritzan. Taberna eta jatetxeetan, diskoteketan, txokoetan edo gazteen lonjetan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da, irensten den unean izan ezik, bai barrualdean, bai terrazetan.
  • Kirola. Ez da nahitaezkoa naturguneetan, hiri-inguruneetan oinezkorik ez dagoenean, taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoko jarduera fisiko biziko aparteko uneetan. Barruko gainerako kirol-jardueretan nahitaez erabili behar dira.
  • Garraioa. Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea bidaiarien edozein garraiobide erabiltzean.

Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia eta eskuen higienea. Jende pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, kasuen miaketan laguntzea eta berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

BAT - Udal-agintariek jarduera batean 2021eko urriaren 6ko Aginduan ezarri diren prebentzio-neurriak betetzea bermatu ezingo dela aurreikusten badute, aldi baterako etetea edo atzeratzea jarduera, eremua gorabehera.

Bereziki hartuko dira kontuan jatekoa eta edatekoa hartzea dakartenak; izan ere, horrek maskara ez erabiltzeko bide ematen du eta birusa zabaltzeko arriskua areagotzen du.

BI - Prebentzio-neurriak gordetzen diren ekitaldietan, bai barneko eremuetan bai aire zabalean egiten direnetan, komeni da neurriak sendotzea:

  • Publikoarentzako eremua handitzea, jendetza egotea aurreikusten den lekuetan.
  • Joan-etorrietarako korridoreak finkatzea, pertsonen fluxu antolatua izateko.
  • Jatekoak eta edatekoak saltzeko eta kontsumitzeko eremuak mugatzea.
  • Posible denean, jarduerak kanpoaldean antolatzea. Aire zabaleko jarduerak seguruenak dira, eta COVID-19a hartzeko edo transmititzeko arriskua handiagoa da eremu itxi eta jendetsuetan.

HIRU - Osasun Sailak buletin epidemiologikoa astean bi aldiz bidaliko du (astelehenak eta ostegunak). Udalerrien egoeraren berri izateko, udalen lana errazteko eta herritarrak pandemiaren bilakaeran duten inplikazioaz kontzientziatzeko.

Iradokizunak

Zure ekarpenak baliotsuak dira guretzat. Mesedez, bidali iezazkiguzu zure iradokizunak.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA