Kultura sustatu eta oparitzeko 8.700 bonu eskuratu ahal izango dira

Kultura sustatu eta oparitzeko 8.700 bonu eskuratu ahal izango dira

Liburu dendetan literatura, musika eta zinea erosteko balioko dute; 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira; eta 6.000, beste hizkuntza batzuetako produktuetarako.

Kultura sustatu eta oparitzeko 8.700 bonu eskuratu ahal izango dira

Aurten ere, Gabonei begira, Kultura Departamentuak kulturaren gozamena sustatu, saritu eta fidelizatu nahi du, eta eduki kulturalen sare komertzial eta banatzailea indartu, Gipuzkoako gizarte moderno eta kulturanitzari dagokion kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen duten liburu-denden gisa.



 

Lurralde osoko 64 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin herritarrek bonuak eros ditzaten. Atxikitako establezimenduek bereizgarri bat izango dute, bonua erosi nahi duten pertsonek erraz ezagutzeko modukoa, eta erosketa egin den establezimendu berean kontsumitu beharko da abenduaren 2tik aurrera.

Guztira 8.700 kultura bonu jarriko dira salgai: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako izango dira; eta 6.000, beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko.  Horretarako, Kultura Departamentuak 80.000 euroko partida bideratu du.

Kultura bonuek bi modalitate izango dituzte:

  • Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketak eginda.
  • Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketa eginda.

Bonuarekin erosi ahal izango dira liburuak (testuliburuak, ikasketa liburuak eta profesionalenak izan ezik), bai eta ikus-entzunezko produktuak ere (edozein euskarritan).

Bonuak kanpaina honi atxikitako Gipuzkoako dendetan eros daitezke. Bonuak lurralde-orekaren eta establezimendu bakoitzaren neurrien arabera banatzen ari dira.