Covid-19 koronabirusaren inguruko informazioa
Herritarren arretarako bulegoak (hitzordua eskatuta)
Garrantzitsua:
- Departamentuaren bulegoetara etortzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko duzu.
- Bulegoetara etorri aurretik, gomendio hauek jarraitu.
Ordutegia
- 08:30etik 14:00 aldez aurreko hitzorduarekin.
Informazio gehiago:
Zerga-arloko neurriak
PFEZ- Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik (Carry Back)
Abenduaren 14ko 487/2020 Foru Aginduaren bitartez, jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeko kenkaria eskatzeko CBK eredua onartu da.
Jokoaren gaineko zerga:
Azaroaren 30eko 466/2020 Foru Aginduaren bitartez, makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoetan aplikatu beharreko kuota finkoak autolikidatzeko epeak aldatzen dira.
PFEZ - 2020ko hirugarren hiruhilekoaren ordainketa zatikatua egite koobligaziotik salbuestea
8/2020 Foru Dekretu-Araua, urriaren 13koa, Covid-19aren zenbait ondorio arintzeko presako neurri osagarriei buruzkoak bere 4. artikuluan jasotzen du jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ez dutela Gipuzkoako Foru Ogasunean autolikidatu eta ordaindu beharko 2020ko hirugarren hiru-hilekoari dagokion ordainketa zatikatua.
Foru Dekretu-Arau honek beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, PFEZtan adibidez COVID-19ak ekarritako osasun krisiaren ondorioz ematen diren zenbait laguntza eta prestazioen salbuestea; eta sozietate zerga eta OEZ-EJD neurri berriak
PFEZ - Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik (Carry Back)
Maiatzaren 26ko 5/2020 Foru Dekretu-Arauak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga neurriak ezartzen dituenak, 1. artikuluan dio 2019ko kuota likidoan aparteko kenkari bat aplikatu ahal izango dela, 2020an espero diren galerengatik, eta kenkari hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2019ko autolikidazioan bakarrik aplikatuko dela.
Kenkari hori aplikatzeko CBK eredua aurkeztu behar da
Ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kanpaina
2020. urteko OHZren kanpaina abuztuaren 1ean hasiko da, eta irailaren 15ean amaituko da.
Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren osasun krisia dela eta zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena.
Foru dekretu-arau honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian aurreikusita dauden zenbat araubide eta onura fiskal eskuratzeko bete beharreko baldintzetako batzuk malgutzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik eratorritako egoeraren ondorioz.
Malgutze neurrien artean, besteak besteak sartzen da baldintza batzuen epeak luzatzea bai etxebizitzan berrinbertitzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kasuan, eta bai ondare elementuak saltzeagatik lortutako aparteko mozkinak berrinbertitzeko, sozietateen gaineko zergaren kasuan.
Egintza juridiko dokumentatuen modalitatean salbuespen bat arautzen da mailegu eta kreditu hipotekarioen nobazioetarako, eta makinak edo aparatu automatikoak ustiatuz egiten den jokoaren gaineko tributuaren kasuan aurreikusten da kuota finkoari hobari bat aplikatzea makinak ustiatu ezin izan diren denbora kontuan hartuta
Sozietateen kanpaina - Aurkezteko epeak
Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du 2019ko sozietateen gaineko zergaren kanpainarako epe desberdinak ezartzea, zerga hori aurkeztera behartuta dauden entitateentzat:
1. epea:
- Aurkezteko epea:
- 2020ko irailaren 1etik 25era.
- Ordaintzeko epea:
- 2020ko irailaren 28an.
- Zein erakundeentzat?
- Sozietate Zergaren 2/2014 Foru Arauaren (SZFA) 13. artikuluko enpresa mikro, txiki eta ertainentzat.
- SZFA 12.2 artikuluan aipatzen diren partzialki salbuetsitako entitateentzat.
- Mezenasgoarentzat onura fiskalen 3/2004 Foru Araura bildutako irabazi asmorik gabeko entitateentzat.
- SZFAren 14. artikuluko ondare sozietateentzat.
Nolanahi ere, entitate horiek nahi badute, ondoren adierazitako epean aurkeztu ahal izango dute beren aitorpena, baina kasu horretan, ordaintzeko epea uztailaren 28an amaituko da.
2. epea:
- Aurkezteko epea:
- 2020ko uztailaren 1etik 27ra.
- Ordaintzeko epea:
- 2020ko uztailaren 28an.
- Zein erakundeentzat?
- Aurreko puntuan aipatzen ez diren gainontzeko entitateentzat.
Zerga izaerako hainbat neurri onartu dira, ondorengo araudian jasotakoak:
- 11/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 1ekoa (PDF)
- 1/2020 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 24koa (PDF)
- Akats zuzenketa (PDF)
- 2020/136 Foru Agindua, apirilak 1ekoa (PDF)
Dokumentu honek ohiko galderak (PDF), apirilaren 2ra eguneratuta, jasotzen ditu onartutako zerga neurriei buruz.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa):
- Apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretua, Ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriak hartzen dituena. (PDF gazteleraz 2020ko apirilaren 22ko EAO)
- -INDARGABETUA- Abuztuaren 4ko 27/2020 Errege Lege Dekretua, toki-erakundeei aplikatu beharreko ezohiko eta premiazko finantza-neurriei buruzkoa (PDF gazteleraz 2020ko abuztuaren 5eko EAO), indargabetua izan da, Diputatuen Kongresuko, 2020ko irailaren 10eko, ebazpen bidez (PDF gaztelaniaz), non abuztuaren 4ko 27/2020 Errege Lege Dekretuaren, indargabetzearen akordioa argitaratzea adosten den (2020ko irailaren 11ko EAO).
- Irailaren 22ko 28/2020 Errege Lege Dekretua (2020ko irailaren 23ko EAO) (PDF gaztelaniaz), ehuneko zero zergaren tasa urriaren 31ra arte luzatzen duena. Nobedadeak
- Azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege Dekretua (2020ko azaroaren 18ko EAO) (PDF gaztelaniaz), enpresa-kaudimena eta energia-sektorea sustatzeko neurriak aurreikusteaz gain, zenbait zerga-neurri arautzen dituena. Nobedadeak
0% tasa duten material sanitarioen JARRAIBIDEA (PDF) 2021eko maiatzaren 3ra eguneratua
- Abenduaren 22ko, 35/2020 Errege Dekretu Legea, turismoa, ostalaritza eta merkataritza sektoreei eta zerga gaietan laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa (aterakina PDF gazteleraz). Nobedadeak
- Apirilaren 27ko, 7/2021 Errege Dekretua Legea, (2021eko apirilaren 28ko EAO) (PDF gaztelaniaz), Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioari buruzkoa.
- Uztailaren 9ko, 10/2021 Legea, (2021eko uztailaren 10eko EAO) (PDF gaztelaniaz),urrutiko lanari buruzkoa.
- Azaroaren 2ko, 24/2021 Errege Lege Dekretua, (2021eko azaroaren 3ko EAO) (PDF gaztelaniaz), Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioari buruzkoa.
- Abenduarean 21eko, 29/2021 Errege Lege Dekretua, (2021eko abenduaren 22ko EAO) (PDF gaztelaniaz) mugikortasun elektrikoa, autokontsumoa eta energia berriztagarrien hedapena sustatzeko energiaren arloan premiazko neurriak hartzen dituena.
Nola aurkeztu dokumentazioa paperezko euskarrian?
Departamentuarekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez bazaude:
- Bulego batera joan beharrik gabe:
- Honako hauek aurkeztu ahal izango dituzu:
- Idatziak: Posta ziurtatuaren bidez, Correos bulegoetatik.
- Aitorpenak: Ikusi aurkeztu nahi duzun eredua ea finantza entitate laguntzaileetan aurkezterik badagoen.
- Honako hauek aurkeztu ahal izango dituzu:
- Bulego batera joan nahi baduzu:
- Hitzordua erreserbatu beharko duzu.