Zerbitzuetan aldaketak eta aldi baterako neurriak

 

HERRITARREI ARRETA

Txara II-ko aurrez aurreko arreta hitzordu bidez izango da. Hitzordua eskatzeko 943 11 25 11 telefonora deitu behar da,  8.30tatik 14.30tara.

Telefono horren bidez ez dira bisitak edo bilerak hitzartuko. 

 

ADINEKOEN EGOITZAK, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN EGOITZAK ETA  OSASUN MENTALEKOAK

Egoitzetako erabiltzaleak kalera ateratzearen inguruan eta bisiten inguruan neurri berriak onartzen dira, maiatzaren 27ko 397/2020 Foru Agindua eta ekainaren 26ko 445/2020 Foru Aginduaren bidez.
 

ALDI BATERAKO EGONALDIAK

Adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetarako aldi baterako egonaldiak eteten dira.