Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko bulegoaren helburua Gipuzkoako herritarrak trantsizio energetikoaren erdigunean jartzea da eta horretarako tokiko energia-komunitateak bultzatu nahi ditu/bultzatzen ditu.

 

Zer egiten dugu?

Tokiko energia-komunitateak sortzeko, martxan jartzeko eta mantentzeko, honoko ekintzak eramaten ditugu aurrera:

Zer da tokiko energia-komunitate bat?

Tokiko Energia Komunitateak berebiziko garrantzia duten tresnak dira herritarrek energia-sisteman parte hartzea eta sistema demokratizatzea bermatzeko, eta, beraz, pertsonen esku dagoen trantsizio energetikorantz aurrera egiteko.

Energia-sektorearekin lotutako jarduera batean elkarrekin lankidetzan aritu nahi duten herritarrak antolatzeko modu bat dira komunitate hauek, parte-hartze eta gobernantza ireki eta demokratiko batean oinarrituta, eta jarduerak kideei edo tokiko komunitateari zerbitzuak edo bestelako onurak eman diezazkien.

 

Zergatik parte hartu behar nuke mota honetako komunitate batean?

Energia Komunitateek energia aurreztea sustatzen dute batez ere, eta banatutako sorkuntzaren garapenean laguntzen dute, mendekotasun energetikoa izugarri murrizten eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko ezarritako energia- eta ingurumen-helburuak betetzen.


Energia-komunitateek hainbat jarduera egin ditzakete: energia ekoitzi, kontsumitu, biltegiratu, partekatu edo saldu. Autokontsumoa edo banatutako sorkuntza oinarri izan ditzaketen jarduera mota horien adibide bat familia askoren aurrezpen ekonomikorako faktore garrantzitsua dira, bereziki ahulenentzat, eta, horrela, pobrezia energetikoari aurre egin ahal izango diote. Gainera, ohiko konpainia elektrikoekiko mendekotasuna saihesten da eta industrian lehiakortasuna handitzen da. Ingurumen-onurak garrantzitsuak dira, kontsumitutako energia gutxituz, energia berriztagarri banatua handituz edo erabilitako erregai fosilak murriztuz, bai eta sozialak ere, herritarren ahalduntzearekin, tokiko enplegua sortzearekin, sare komunitario bat sortzearekin edo jardueraren onurak komunitatearentzat lehentasunezkoak diren alderdietan berrinbertitzearekin. Ikus dezakezuenez, herritarrek energia-sektorean parte-hartze handiagoa izatea funtsezkoa da aldaketarako, herritarren zeregina indartzen du eta energia eskuratzeko eskubidea bermatzen du.

 

Zalantzarik? Komunitate energetiko bat sortu nahi? Edo jada sortuta dagoen komunitate baten kide izan nahi?

 

Jarri gurekin harremanetan, aukera hauetako edozein erabiliz!

  1. Mezu elektroniko bidez: energiabulegoa@gipuzkoa.eus 
  2. Telefonoz deitu: 943112908
  3. Etorri gure bulegora: Naturklima eraikina, Urepel 2, lehenengo solairua, 20008 Donostia. Ordutegia: 8:30-15:00, astelehenetik ostiralera. Aurrez deitu hitzordua finkatzeko.
  4. Bete galdetegi hau: