GIPUZKOAKO FORU SEKTORE PUBLIKOAREN ENERGIA KATALOGOA - 2019
Energia positibodun eraikinak
Gipuzkoako Foru Sektore Publikoaren Energia Katalogo hau argitaratuz, agerian jarri nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak jasangarritasun energetikoaren arloan bere eraikinetan eta instalazioetan egina duen jarduera, eta, era berean, eredugarri izan nahi dugu Euskadiko 4/2019 lege berriak ezartzen dituen obligazioak betetzen ere.
Katalogo honetan topatuko duzu Foru Sektore Publikoaren Energiaren kudeaketa integraleko sistemari buruzko informazio guztia: eraikinen eta instalazioen inbentario energetikoa, energiaren informazio eta kontrol sistema, energia kontsumo orokorraren erreferentziazko oinarrizko maila, energia berriztagarrien instalazioak, karbono aztarna, arrakasta duten jardunbideak eraikinetan, etab.
Hemen deskargatu dezakezu:

