Energia Argitu programa

 

Energia Argitu programaren helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen, kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga dugu eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.

 

Argitu 2015ean proiektu piloto batekin gauzatu zen etxeetako argindar kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Proiektu honi esker, parte hartu zuten 400 etxeek argindar kontsumoa ia %6 murriztea lortu zuten eta argi gelditu zen etxeko kontsumoen datua ezagutzea zuzenki erlazionatua dagoela bere murrizketarekin. Hemen ikusi ditzakezu proiektu pilotuaren emaitzak.  

 

Jasangarriagoa eta herritar guztientzat bidezkoagoa den energia ereduranzko trantsizio-garai honetan, hauek dira Gipuzkoa Argituk herritarren eskura jartzen dituen baliabideak: