Gipuzkoako plangintza energetikoa

  • Energia Gipuzkoa Energia Foru Plana
  • Energia Energetikoki eraginkorrak diren komunitateak
     

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ahalegin guztiak egin ditu energiaren plangintzaren alorrean: Gipuzkoako Energia Foru Plana prestatu du eta honen parte hartze publikoa egin du eta Urola Erdialdeko, Oarsoaldeko, Tolosaldeko, Debabarrenako, Urola Garaiko eta Goierriko energia planak bultzatu ditu. Plangintza-lan honi gehitu behar zaio Gipuzkoako pobrezia energetikoaren azterketa, azken 6 urteetan Gipuzkoako 1.500 etxeetan aztertzen dena eta baita beste hainbat ekimen ere.

Departamentuak ezinbestekotzat jotzen du toki erakundeak (Foru Aldundia bera, udalak eta bestelako toki erakundeak) elkarlanean aritzea, energia arloko ekintza plan bat sustatzeko, herritarren ikuspuntutik, kontsumitzaile guztiak inplikatuz (hiriko eta landako etxeak, sektore guztietako enpresa ertain eta txikiak, denda txikiak, zerbitzu publikoak eta abar).

Hori dela eta, Gipuzkoa Energia Foru Plana garatzeaz gain, Departamentuak saiakera berezia egin du eta horri esker, orain bertan, Gipuzkoako 6 eskualdek, 66 udalerri batzen dituztenek, eginda dauzkate energiako beren ekintza planak. Horretarako, ezinbestekoa izaten ari da eskualdeko ekonomiaren garapen agentzien, udalen eta herritar elkarte batzuen elkarlana.

Departamentuak sustatzen duen energia-ereduak oinarritzat dauka, lehenik, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa, eta gero, sorkuntza banatua, iturri berriztagarrietatik abiatuta, kontsumitzaileen gunetik gertu kokatzen diren instalazioetan (banakakoak zein kolektiboak), tokiko eta eskualdeko dimentsioa duten eta ingurumen inpaktuaren ikuspuntutik behar bezala integratuta dauden ezarpen ereduekin, eta, etekinetan, parte hartze pribatuaz gain, parte hartze publikoa eta kolektiboa bermatzen duten negozio ereduekin.