Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gnat EKINTZAK

Gipuzkoa Naturaldia

 

Gipuzkoa Naturaldia, oro har, naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzeko ekitaldien eta baliabideen programa bat da, eta publiko guztiei zuzenduta dago.

Programa Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak diseinatu eta antolatu du, eta Tolosa Naturaldian du jatorria.

Zazpi egoitzatan egiten da:

                                                             

 

Urte osoan zehar jarduerak proposatzen ditu, gipuzkoarrek harremana izan dezaten naturarekin:

  • Naturan bertan
  • Etxetik
  • Eta taldeko ekitalditan

Gipuzkoa Naturaldia programa irekia da, naturaren eta dibulgazioaren munduko eragileen eta gizarte osoaren lankidetza aktiboa bilatzen duena.

Helburu horrekin eta hausnarketa partekatua egiteko helburuarekin, 2016an topaketa bat egin zen naturaren, sormenaren eta dibulgazio/komunikazioaren munduko eragileen artean, Gipuzkoa Naturaldiaren gako eta irizpideen gorputza elikatzeko eta finkatzeko ideia-multzo bat lortzearren. Hemen aurkituko duzu topaketa hartan lortutako emaitzak biltzen dituen dokumentua.

Gipuzkoa Naturaldia-ren jardunaldietako historikoa ikusi nahi baduzu, hemen egin ezazu click-a 

 

                               

— 9 Elementu orri bakoitzeko
1 - 9 erakusten 12 emaitzetatik.